Arma lizentzia eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Aire konprimituko armak, laugarren kategoriakoak, edukitzeko lizentzia eskatzea da.

NORK ESKA DEZAKE?

Azkoitian erroldatuta dauden 18 urte baino gehiago duten bizilagunek.

14-18 urte bitarteko bizilagunek gurasoen edo tutorearen baimena izan beharko dute.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Aurrekari penalen agiria.
  • Identitatea egiaztatzen duen dokumentua: NAN, AIZ, Pasaportea edo bizileku baimena.
  • Ordezkaritza kasutan: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
  • Erosketa agiria.
  • Eskatzen den arma lizentziaren homologazio agiria.
  • Eskaerarekin batera eskatzaileak udaltzaingora arma ekarri beharko du.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            01 - Arma lizentzia eskaera izapidetzeko tasa
            Kuota29,04

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 15 egun
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskaerari sarrera ematea.
            • Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, eskaeraren ziurtagiri gisa.
            • Udaltzaingoak aurkeztutako dokumentazioa konprobatzea.
            • Aurrekari penalak eskatzea (interesdunak).
            • Udaltzainek txostena egitea.
            • Alkatetzan sinatzea aurkeztutako inprimakiak.
            • Ekonomia arlora bidaltzea.
            • Dokumentazio banaketa:
              • Eskatzaileari; inprimaki horiak eta aurkeztutako dokumentazioa.
              • Udalera: inprimakiak + NAN kopia + egindako txostena + armaren agiriak.
              • Zarauzko Guardia Zibilera: inprimaki horia + inprimaki zuria + egindako txostena + NAN kopia.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Eskumena duen organoak

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Udaltzaingoa - Udaltzaingoa

              OHARRAK

              Eskaeraren iraupena: mugagabea da eta besterik komunikatu ezean, ez da beharrezkoa berritzea, eskatzailearen ezaugarriak aldatu ezean.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.