Arriskutsuak Izan daitezkeen Animaliak edukitzeko lizentzia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Arriskutsuak Izan daitezkeen Animaliak (aurrerantzean AIA) edukitzeko, trebatu eta maneiatzeko administrazioko lizentzia lortzea edo berritzea. Beharrezkoa da arriskutsua izan daitekeen txakurrarekin pasieran ibili nahi duenarentzat.

NORK ESKA DEZAKE?

Azkoitian erroldatuta dauden 18 urte baino gehiago duten bizilagunek, AIA gisa kalifikaturiko animalien jabeak edota horrelako animaliaren bat leku publikoetan eraman behar dutenak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Identitatea egiaztatzen duen dokumentua: NAN, AIZ, Pasaportea edo bizileku baimena.
  • Ordezkaritza kasutan: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
  • Dagokion tasaren ordainketa.
  • Aurrekari penalen ziurtagiria.
  • Animali arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko zinpeko aitorpena.
  • Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak izateko lizentzia eskaera.
  • Gaitasun fisiko eta psikikoaren ziurtagiria, baimendutako zentro batean egina, gehienez urtebeteko antzinatasunarekin.
  • Eskatzailearen argazkia, karnet tamainakoa.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            01 - Animalia arriskutsuak edukitzeko baimena igortzeagaitik tasa
            Kuota56,73

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: hilabete 1
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskaerari sarrera ematea.
            • Egiaztatzea lizentzia lortzeko baldintzak betetzen dituela.
            • Aurrekari penalak eskatzea (interesdunak).
            • Udaltzaingoak txostena egitea edo ebazpen proposamena.
            • Alkatetzaren ebazpena landu.
            • Azkoitiko kodigoa erantsi.
            • Txartela egin.
            • Ekonomia arlora bidaltzea likidazioa egiteko.
            • Ebazpena interesdunari jakinaraztea, azalduz tasa ordaindu izanaren frogagiria aurkeztu behar duela edota bestela erregistroko inskripzio-txartela jasotzean ordaindu.
            • Ebazpenaren kopia Eusko Jaurlaritzaren AIEO sailera bidaltzea.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Eskumena duen organoak

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Udaltzaingoa - Udaltzaingoa

              OHARRAK

              • Lizentzia lortzeak era honetako animaliak edukitzeko eta erabiltzeko ahalmena ematen du eta titularrak AIAren Udal Erregistroan inskribatu behar du animalia horretarako 15 eguneko epea duelarik.
              • Bestalde, litekeena da lizentzia lortzea era honetako animaliarik izan gabe, esaterako, animaliaren bigarren zaintzaileak, etab. Nolanahi ere, beharrezkoa izango da animaliaren zaintzaz, paseoaz edo erabileraz arduratuko den pertsona bakoitzak bere lizentzia pertsonala edukitzea.
              • Lizentzia horrek bost urteko balioa izango du, eta epea igarotakoan berritu egin beharko da. Beraz, lizentzian ageri den bizilekura bidaliko da oharra txartelaren balio-epea amaitu baino lehen, hura berritzeko izapideak egin daitezen.
              • Beste edozein udalerritan lortutako lizentziak balioko du Azkoitirako ere. Alabaina, beste udalerriren batean ateratako lizentzia duena Azkoitian bizi bada, lizentzia-berritzea Azkoitian egingo da.
              • Animaliaren jabea pertsona juridikoa bada, animaliaren zaintza eta kontrolaren ardura dutenek eskatu beharko dute lizentzia.


              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.