Asteroko azokako postuak emateko lizentziak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Asteroko azokan saltokia izateko baimena lortzea.

Noiz eskatzen da?

Abenduaren 1etik 31ra bitartean.

NORK ESKA DEZAKE?

Salmenta postuaren titularrak edo haren legezko ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Identitatea egiaztatzen duen dokumentua: NAN, AIZ, Pasaportea edo bizileku baimena.
  • Ordezkaritza kasutan: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
  • Salgaien deskribapen zehatza. Neurriak eta azalera (m2).
  • Jarduera ekonomikoen gaineko zergan dagokion atalean altan egotea, eta tarifaren ordainketan egunean egotea, edo salbuetsita egonez gero, zergapekoen erroldan altan egotea.
  • Egunean izatea Gizarte Segurantzari dagozkion kotizazioen ordainketak.
  • Elikagaiak salduz gero, elikagaien manipulatzaile txartela izatea eta, hala badagokio baita osasun-baimena ere.
  • Jardueraren arriskuak estaltzen dituen erantzukizun zibileko asegurua izatea indarrean.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            001 - Saltzaile ibiltariek zerbitzuak jartzeagatik azoketan, azoka txikietan eta abarretan.
            Metro karratuko edo okupazio-zatiko eta eguneko.1,05

            • Asteko merkatuari dagokion kuota hiru hilez behingoa izango da eta aurrez ordaindu beharko da.
            • Hiruhilekoren batean emakidaduna ez bada asteko azokara azaltzen lau astez jarraian, galdu egingo du emakida.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 10 egun
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskaera jasotzea eta egiaztatzea aipatutako gainerako agiriekin batera.
            • Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, eskaeraren ziurtagiri gisa.
            • Organo eskudunak ebazpena ematea.
            • Interesdunari jakinaraztea
            • Arlo Ekonomikoari jakinaraztea.
            • Udaltzaingoari jakinaraztea.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Eskumena duen organoak

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Herritarren Arreta Zerbitzua - Herritarren Arreta Zerbitzua

              OHARRAK

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.