Trafiko Zuzendaritza Orokorrean helbidea aldatzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Autoaren helbidea edo gidariaren helbidea Trafikoko Zuzendaritza orokorrean aldatzea. Helbide berriak, Azkoitikoa izan behar du.

NORK ESKA DEZAKE?

Azkoitian erroldatuta dagoen edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Gidatzeko baimena.
  • Autoaren zirkulazioko baimena.

Identifikazio agiriak:

  • Eskatzailearen NAN eta errolda agiria.
  • Ordezkaritza kasutan: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

NON ESKATZEN DA?

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: berehala
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: ez dagokio
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: ez dagokio

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            Ez dagokio

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Interesduna Udal erroldan dagoela egiaztatzea.
            • Trafiko Zuzendaritzara orokorrera emailez, aldaketen zerrenda bidaltzea.
            • Trafikotik, baimen berria jasotzerakoan, interesdunari abisatzea, baimen zaharra ekar dezan.
            • Interesdunak dokumentazio zaharra ekartzean, berria ematea.
            • Trafikora dokumentazio zaharra bidaltzea.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Trafiko Zuzendaritza

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Udaltzaingoa - Udaltzaingoa

              OHARRAK

              Informazioaren balio aldia: araudia aldatu arte.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.