Mugikortasun urriko desgaituen aparkatzeko txartela

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Mugikortasun urriko desgaitasuna duten pertsonentzako ibilgailuak aparkatzeko txartel eskaera da, hartarako adierazitako lekuetan.

NORK ESKA DEZAKE?

Azkoitian erroldatuta egonik honako kasu hauetakoren batean daudenak:

  • Desgaitasun egoera ofizialki onartua duten pertsona fisikoek, eta %33ko desgaitasunera iritsi gabe onartua dutenak ezintasun iraunkor erabatekoa, edo baliaezintasun handia, eta gainera egoera hauetakoren batean daudenak:
    • Mugikortasun murriztua dutenak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Balorazio eta Orientazio Zerbitzuak irizpena emanik.
      • Gurpil-aulkia ezinbestean erabiltzea.
      • Ibiltzeko makila bi derrigorrez erabiltzea.
      • Nora gabe ibili ahal da, baina kontrolatzeko zailak diren jokabide oldarkor edo molestagarriak ditu, defizientzia psikiko larrien ondorioz, zeintzuk garraiobide normalizatuak erabiltzea zailtzen dioten
      • Mugikortasun-mugak izatea, eta 971/1999 Dekretuaren II. eranskineko mugikortasun urriko baremoan 7 puntu izatea gutxienez
    • Begi hoberenean 0,1 zuzenketarekin bezalako edo gutxiagoko begi-zorroztasuna dutenak, edota ikus-eremua 10 gradu edo gutxiagora murriztua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Balorazio eta Orientazio Zerbitzuak irizpena emanik.
  • Mendekotasun-egoeran dauden eta aurreko baldintzak betetzen dituzten pertsona fisikoak.
  • Gaixotasun neurodegeneratiboak dituzten pertsonak, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Balorazio eta Orientazio Zerbitzuak mugikortasun murriztuko baremoan mugikortasun mugaren bat badutela iritzitakoak.
  • 3 urtetik beherakoak mendekotasun egoeran egonik modu jarraituan aparatu teknikoak nahitaez behar dituztenak beren zereginetarako (gurpil-aulki bereziak, arnasteko aparatuak...), edota beren larritasunagatik Gipuzkoako Foru Aldundiaren Balorazio eta Orientazio Zerbitzuak desgaitasunaren 4 edo 5 mailetan baloratu dituenak (patologia larria edo oso larria).
  • Soil-soilik desgaitasun edo mugikortasun murriztua duten pertsonen garraio kolektiborako erabiltzen diren ibilgailu egokituen titularrak diren pertsona fisiko edo juridikoak, mendekotasun-arreta eta autonomia pertsonala sustatzeko gizarte-zerbitzuak ematen dituztenak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Bi argazki, txartel neurrikoak.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Astelehenetik ostiralera
    Udaletxean, Gizarte Ongizate Sailean
    Herriko plaza z.g. 20720 AZKOITIA
    09:00-14:00
    943857174

              ZENBAT KOSTATZEN DA?

              Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

              PROZEDURAREN EPEA

              • Aurreikusitako epea: berehala
              • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
              • Isiltasun-administratiboaren izaera: aldekoa

              ARAUDI APLIKAGARRIA

              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              • Eskaera jasotzea eta egiaztatzea aipatutako gainerako agiriekin batera.
              • Datu-babesean egiaztatzea baldintzak betetzen direla.
              • Baldintzak betetzen badira, txartela onartu izanaren ebazpen arrazoitua egitea, desgaituen aparkatzeko txartela prestatzea, eta eskatzaileari jakinaraztea.
              • Baldintzaren bat ez bada betetzen, txartela ukatu izanaren ebazpen arrazoitua egitea, eta eskatzaileari jakinaraztea.
              • Artxibatzea.
              • Udaltzaingoak egitea aparkaleku txartelaren erabileraren zaintza eta kontrol lanak.

                NORK ONARTU BEHAR DU?

                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                Gizarte Ongizatea - Gizarte Zerbitzuak

                OHARRAK

                • Txartela bost urtez behin berritu beharko da; edo lehenago, desgaitasunaren kalifikazioa berrikusi behar bada epe horren barruan. Txartela berritzeko Gizarte Ongizate Sailera joan behar da iraungi baino hilabete lehenago.
                • Txartela lapurtu edo galtzeagatik berritzeko, dagokion salaketaren justifikazioa aurkeztu beharko du interesatuak. Hondatuagatik berritu behar bada, hondatutako txartela aurkeztu behar du, eta udalak txartel zenbaki eta iraungitze data bera emango dio.
                • Titularrak ibilgailua gidatzen duenean edo bertan bera doanean bakarrik erabili ahal izango da txartela.
                • Ibilgailuaren aurreko aldean jarri behar da, txartelaren aurrealdean argi eta garbi ikus dadin ibilgailuaren kanpoaldetik.
                • Txartelaren ezaugarriak, erabilera baldintzak eta funtzionamendua; eta erregimen zigortzailea.

                DATU PERTSONALEN BABESA

                Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.