Galdutako gauzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Galdu diren gauzak utzi eta jasotzeko zerbitzua.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdunak edo legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Jasotzeko NAN zenbakia eskatuko da.
  • Ordezkaritza kasutan: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

  • Entregatzeko NAN zenbakia, izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa eskatuko da.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

          Posta arrunta: beste udaletxeetatik / administrazioetatik jasotzeko eta bidaltzeko kasuetan.

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 15 egun
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: galdutako gauza baliozkoa bada edo aurkitu duenak erreklamatzeko modukoa bada, 2 urte, utzitako gauza utzi zuenaren eskuetara pasatzeko.

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Herritarrak udaletxean uzten dituen gauzak, galdutako gauzen erregistroan sartzea eta iragarki taulan argitaratzea.
          • Utzitako gauza baliozkoa bada, inprimakia bete eta dagokion erregistroan gordetzea.
          • Galdutako gauza, dokumentazioa den kasuetan.
            • Udal errolda erabiliz jabearekin udaltzaingoa harremanetan jartzea da.
            • Jabea beste herri batekoa bada, jabearekin harremanetan jartzea udaltzaingoa edo zuzenean jabearen herriko udaltzaingora bideratzea “galdutako dokumentazioa”.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Udaltzaingoa - Udaltzaingoa

            OHARRAK

            Aldizka, udal iragarki taulan galdutako gauzen zerrenda argitaratuko da. Informazioa: www.azkoitia.eus

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.