Kalteak, ondare erantzukizunagatik

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udalari ondare-erantzukizunagatik kalteak erreklamatzeko eskaera egitea.

NORK ESKA DEZAKE?

Udalaren zerbitzu publikoaren funtzionamenduaren ondorioz, beren ondasun edo eskubideetan lesio edo kalteren bat izan duten pertsona fisiko edo juridikoek. Haien ordezkariak ere bai.

Erreklamazioa aurkezteko epea: erreklamatzeko eskubidea preskribatzen da kalte-ordaina sortu duen egitatea edo egintza edo haren eragin kaltegarria gertatu edo agertzen denetik urtebetera. Pertsonei egindako kalte fisiko edo psikikoen kasuan, epea hasiko da kontatzen sendatu denetik edota ondorioen norainokoa zehazten denetik.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Ordezkaritza kasutan: ordezkapen idatzia, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
  • Ondasun kaltetuak konpontzeko/lehengoratzeko aurrekontua eta medikuen txostenak, medikuaren alta-agiriak eta baja-agiriak, halakorik bada.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Aurkezten diren agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta eskaera erregistratzea.
            • Agiri moduan kopia zigilatu bat ematea, agiriak erregistratzeko normalean izaten den prozedurari jarraiki.
            • Eskaera Administrazio Orokorreko Teknikariari bidaltzea.
            • Txosten teknikoa egitea.
            • Txosten juridikoa egitea.
            • Espedientea hastea.
            • Froga epea, baldin badagokio.
            • Interesdunen entzunaldia.
            • Ebazpena.
            • Interesdunari jakinarazpena.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Eskumena duen organoak

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Idazkaritza - Idazkaritza

              OHARRAK

              Jantziak edo bestelako objektuak hondatu badira, ez dira entregatuko eskaera orriarekin batera. Interesdunak gorde egingo ditu eta eskabide orriarekin batera argazkia eta horiek garbitzeko edota erosteko aurrekontua aurkeztuko du.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.