Alta, beste herri batetik etortzeagatik

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Azkoitiko Udal Biztanleen Erroldan alta ematea, bizilekua aldatzeagatik, Espainiar estatuko beste udalerriren batetik edo atzerritik etorrita.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdunak edo legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskatzailearen identitatea egiaztatzen duen dokumentua: NAN, AIZ, Pasaportea edo bizileku baimena.
  • Ordezkaritza kasutan: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gida baimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
  • Etxebizitzaren okupazioa justifikatzen duen titulua edo baimena.
  • Adingabekoen alta: familia-liburua, eta behar izanez gero, erantzunkizupeko aitorpena.

ADINGABEEN ORDEZKARITZA EGIAZTATZEKO AGIRIAK

  • Bi gurasoekin erroldatzeko: adingabeak erroldatzeko familia-liburua edo jaiotza-ziurtagiria behar dira ordezkaritza egiaztatzeko.
  • Guraso batekin edo hirugarren pertsona batekin erroldatzeko, zaintza bi gurasoek dutenean: familia-liburua, eta bi gurasoaren baimena, edota guraso baten erantzukizunpeko aitorpena.
  • Zaintza duen gurasoarekin (1) erroldatzeko: hori egiaztatzeko, dagokion ebazpen judizialaren kopia aurkeztu beharko da. Era berean, tutoretza, familia-harrera, etab. ebazpen judizialaren kopia aurkeztu beharko da. Salbuespenez, eta arrazoi justifikatuengatik, erantzukizunpeko aitorpena. Aitorpen honetan agertu behar du haurraren zaintza berak duela, eta legezko gaitasuna baduela inskripzioa edo bizileku aldaketa egiteko udal erroldan, eta ez dagoela Kode Zibileko 103.1.c) eta 158.3c) artikuluetan aipatzen diren kasuetakoren batean sartua.
  • Gurasoa ez den hirugarren batekin erroldatzeko, gurasoek zaintza ez dutenean: Zaintzaren emakida egiaztatzen duen dokumentu ofiziala (ebazpen administratiboa edo judiziala).

ETORKINEN IDENTIFIKAZIO AGIRIAK

  • Europar Batasunaren estatuetako eta Europako Esparru Ekonomikoaren Hitzarmeneko estatuetako biztanleak (Norvegia, Islandia, Liechtestein eta Suitza) edota nazioarteko hitzarmen baten bitartez aipatutako estatuetarako aurreikusitako araubide juridikoa dagokien estatuetako herritarrak erroldatzeko: Batasunaren Herritar Erregistro Ziurtagirian jasota dagoen Atzerritarren Identifikazio Zenbakia, edo hura izan ezean, Nortasun Agiriaren Zenbakia edota jatorrizko herrialdeko agintariek egindako indarreko Pasaportearena. Errolda-inskripzioa egiteko, ziurtagiriak interesdunaren argazkia izaten ez duenez, aipatutako ziurtagiriaz gain, nortasuna egiaztatzeko dokumenturen bat erantsi beharko da, hau da, nortasuna egiaztatzen duen dokumentua edo indarreko pasaportea jatorrizko herrialdeko agintariek egindakoa.
  • Lehenago aipatutako estatuetakoak ez diren herritarrek AIZ (Atzerritarren Identifikazio Zenbakia) duen dokumenturen bat aurkeztu behar dute, espainiar agintariek egindakoa eta indarrean dagoena, eta atzerritarren nortasun-txartela eduki ezean, pasaportearen zenbakia idatziz jasoko da.
  • Identifikaziorako baliozkotzat jo daitezkeen beste dokumentu batzuk, lehenago aipatutakoez gain: Lapurtu edo galdutako edozein identifikazio dokumenturen fotokopia, indarrean egon edo iraungia, betiere polizian egindako salaketarekin batera, eta dokumentua berritzeko eskaria, horrek baliozkotasunaren luzapena berekin duela.

Espainiako gidabaimena, baino han agertzen ez diren derrigorrezko datuak (sexua, herritartasuna eta jaiotza-lekua) beste dokumentu baten bitartez.

BIZILEKUA EGIAZTATZEKO DOKUMENTAZIOA

Etxebizitzan ez badago inor erroldaturik, ondorengo tituluak aurkez daitezke:

  • Jabetza-titulua (eskritura, salerosketa-kontratua, Erregistro-oharra, jabetza hura jasota dagoen udal datu-basearen egiaztapena, etab.).
  • Erabilera eskubidea egiaztatzen duen dokumentazioa: lagapena, epai judiziala, etab.).
  • Ohiko bizilekurako errentamendu-kontratu indarrekoa.
  • Bestelako kasutan, Etxejabearen baimena, eta bere NANaren kopia.

Lehendik erroldatuak dauden bizileku batean erroldatzea:

Herritar batek lehendik erroldatutako pertsonak dauden bizileku batean erroldatzeko eskatzen duenean, etxebizitza okupatzearen dokumentua eskatu beharrean, eskatu beharko zaio bizileku horretan erroldatua dagoen adin nagusiko pertsona baten baimen idatzia aurkezteko. Baimena ematen duenak eduki behar du tituluren bat etxebizitzaren edukitza duela egiaztatzen duena (jabetza, alokairua...) bere izenean.

Zentro kolektiboetan erroldatzeko: Zuzendari edo arduradunaren baimena.


NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: berehala
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aldekoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskaera jasotzea eta egiaztatea aipatutako gainerako agiriekin batera.
            • Datu-basean etxebizitzaren egoera egiaztatzea.
            • Betekizun guztiak betetzen badira, datuak biztanleen erroldako aplikazio informatikoan sartzea eta eskabide-orria erregistratzea.
            • Betekizunetakoren bat ez betez gero, alta ukatu izanaren ebazpen arrazoitua egin, eta eskatzaileari jakinarazi.
            • Artxibatu.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Eskumena duen organoak

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Herritarren Arreta Zerbitzua - Herritarren Arreta Zerbitzua

              OHARRAK

              • Jatorrizko udalerrian baja emateko izapidea Azkoitiko Udalak egingo du.
              • Altarekin batera, zure errolda fiskala hautatu ahal izango duzu.
              • Altarekin batera, baliteke hauek egin nahi izatea ere:
                • Ordainagiriak helbideratu.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.