Euskara ikasteko eta UEU, EHU-UPV eta HIK HASIren uda ikastaroetarako diru laguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Diru laguntzak euskara ikasteko eta UEU, EHU-UPV eta HIK HASIren uda ikastaroetarako joateko.

Zenbatekoa izango da laguntza?

  • Euskara ikasteko:
    • Neguan eta udan ikastaroak egiten dituztenei, matrikularen % 75a, gehienezkoa 350 €.
    • Ikastaro trinko, autoikaskuntza eta internet bidez ikastaroak egiten dituztenei, matrikularen % 70a, gehienenezkoa 350 €.
    • Barnetegian ikastaroak egiten dituztenei, matrikula, jatordu eta egoitza gastuen % 70a, gehienezkoa 1.040 €.

  • UEU, EHU-UPV eta HIK HASIren uda ikastaroetarako:
    • Lanean ari direnei, matrikularen % 25a, gehienezkoa 150 €.

    • Ikasle, langabetu, 14.000 eurotik beherako errenta duten pertsonak, 15.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten bizikidetzako unitateak, erretiratu nahiz pentsiodunei, matrikularen % 75a, gehienezkoa 150 €.

Eskatzeko epea jakiteko, araudi aplikagarri eremuko ekitaldiko deialdian sartu.

NORK ESKA DEZAKE?

Azkoitian gutxienez ikastaroak irauten duen bitartean erroldatutako herritarrak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Ordezkaritza kasutan: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
  • Udalaz kanpoko diru laguntzarik jaso den ala ez adieraziko duen agiria (III. ala IV. eranskina)
  • Matrikularen ordainketa agiria.
  • Euskara ikasteko diru laguntzarako:
    • Euskaltegiak ikastaro amaieran egindako asistentzia eta ikastaroa gainditu izanaren ziurtagiria.
    • Asistentzia betetzerik ez duen eskatzaileak kanpoko agiri ofizialak egoera hori justifikatzeko.
  • UEU, EHU-UPV eta HIK HASIren uda ikastaroetarako diru laguntzarako:
    • Ikasle, langabetu, erretiratu edo pentsioduna izatea ziurtatzen duen agiria.
    • Oinarrietan ezarritako diru-sarrerak baino txikiagoak dituztenek edo bizikidetzako unitateek, errenta aitorpenaren fotokopia; edota aitorpena nahitaez egin beharra ez dutela adierazten duen egiaztagiria, eta, gainera, lana ematen dien enpresak egindako diru-sarreren ziurtagiria edo dagokion 10T-a eta aurkeztutako diru- sarrerez gain bestelako inolako diru- sarrerarik ez dutela egiaztatzen duen zinpeko aitorpena.
    • Ikastaroa egin izanaren agiria non asistentzia eta ikastaroa euskaraz izan dela adieraziko den.

NON ESKATZEN DA?

              ZENBAT KOSTATZEN DA?

              Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

              PROZEDURAREN EPEA

              • Aurreikusitako epea: eskaerak jasotzeko azken egunaren biharamunetik aurrera, hilabetea. / 2 hilabete.
              • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
              • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

              ARAUDI APLIKAGARRIA

              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              • Txosten teknikoa egitea ziurtatuz diru laguntza publikoak arautzen dituen legeak eta udalerriko oinarriak ezarritako baldintzak betetzen direla.
              • Dagokion arduradun politikoak onartzea ebazpen bitartez.
              • Interesdunari eta arlo ekonomikoari jakinaraztea.
              • Kontu-hartzaileak arduradunaren txostena espedientean dagoela eta diru laguntzaren onarpena organo eskudunak eman duela ziurtatzea.
              • Ordainketa gauzatzea.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Eskumena duen organoak

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Euskara - Euskara

              OHARRAK

              Euskara ikasteko diru laguntza eskatzeko derrigorrezkoa da hamasei urte beteta izatea, ikastaroa gainditzea eta gutxienez %85eko asistentzia izatea.

              Euskara ikasteko urtero eskatzaileko gehienezko laguntza 1.400 € da.

              UEU, EHU-UPV eta HIK HASIren uda ikastaroetarako diru laguntza eskatzeko ezinbestekoa da ikastaroan %100 asistentzia izatea.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.