Kontratuen erregistroa eta fidantzen gordailua. BIZILAGUN

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Euskal Autonomia Erkidegoko hiri-finken errentamendu-kontratu guztiak erregistratzen diren erregistroa da.

Errentamendu-fidantza errentariak errentatzaileari ematen dion bermea da, eta errentamendu-kontratuan hitzartutako baldintzak betetzen direla bermatzea du helburu.

Aurretik fidantza gordailutu baduzu, Bizilagun zerbitzuak egingo du inskripzioa, ofizioz, eta, beraz, ez duzu inskribatzeko eskari berririk egin beharko.

  • Nahitaezkoa al da fidantza gordailutzea?

Bai, nahitaez gordailutu behar da fidantza, baldin eta kontratua izenpetu bada 2015eko irailaren 26tik aurrera egun horretan izenpeturikoak barne.

Baita data horretatik aurrera eguneratzen diren kontratuen kasuan ere.

  • Zer kopuru gordailutu behar dut fidantza gisa?
    • Hilabeteko errenta, etxebizitzen errentamendu-kontratuetan.
    • Bi hilabeteko errenta, etxebizitzatarako edo denboraldirako ez, bestelako xede nagusiren bat duten errentamendu-kontratuetan (adibidez, lokal bat).
    • Urtebete baino gutxiagoko iraupena duten denboraldiko errentamenduetan etxebizitza eta lokalenetan kontratuaren iraupenaren proportzioan ezarriko da fidantza, kontuan hartuta ezarritako bi hilabeteak urtebetez irauten duten kontratuei dagozkiela.

  • Zein epetan gordailutu behar dut fidantza?

Epea hilabetekoa izango da. Epe hori kontratua formalizatzen den egunetik hasiko da kontatzen.

Partikularren artean egindako babes publikoko etxebizitzen errentamenduen kasuan, epe hori hasiko da kontatzen etxebizitza-arloan eskumena duen sailaren kontratu-oniritziaren egunetik aurrera.

  • Zer gertatzen da fidantza ez badut epe barruan gordailutzen?

Aurretiko errekerimendu espresurik gabe fidantza epez kanpo gordailutuz gero, fidantzari %2ko gainkarga ezarriko zaio, gehi berandutze-interes legala.

Baina aurretiko errekerimendu espresu bat badago, fidantzari %10eko gainkarga ezarriko zaio; horretaz gain, ez gordailutzea arau-hauste arintzat jo, eta zehapen administratiboa ezar daiteke.

NORK ESKA DEZAKE?

Kontratuan errentatzaile bezala agertzen den pertsonak, hau da, pisua edo lokala errentatzen duenak, nahiz eta jabea ez izan.

Behar izanez gero, behar bezala egiaztatutako beste pertsona batek gordailutu dezake fidantza, errentatzailearen izenean.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

FIDANTZA NOLA GORDE

  • Inprimakia (beteta)

Inprimakian jarri beharko duzu pisua edo lokalari dagokion katastroko erreferentziaren zenbaki finkoa. Zenbaki hori zein den jakiteko eskrituretara edo Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ordainagirira jo dezakezu.

  • Izenpeturiko errentamendu-kontratuaren kopia bat, salbu eta kontratua ahozkoa denean edo aurretik oniritzia jaso duenean etxebizitza-arloko sail eskudunaren partez.
  • Ordainagiria gordailuari dagokion zenbatekoa ordaindu ondoren lortzen da:
    • Eskaera Interneten bidez egiten bada, (online formularioaren bidez), gordailua bide beretik ordain dezakezu (kreditu-txartelaren bidez edo banku elektronikoaren bidez, inprimakiaren urratsak jarraituz), edo, bestela, likidazio bat lortu: inprimatu eta eramana hor adierazten den entitateetako batera eraman, ordainketa egiteko.
    • Eskaera aurrez aurre egiten bada, Bizilagun edota Udaleko harrera bulegoan aurkeztuta, Bizilagun zerbitzuak likidazio bat bidaliko dizu, eta horrekin bertaratu behar duzu ordainketa egitera, likidazioan zehaztutako banku-erakunderen batera.
  • Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ordainagiriaren kopia bat, katastroko erreferentziaren zenbaki finkoa egiaztatzeko bakarrik.
  • IFKren fotokopia, eskatzailea pertsona juridikoa bada.

FIDANTZA NOLA BERRESKURATU

Behin kontratua bukatuta, gordailututako fidantza itzultzeko eska dezakezu. Itzulpen hori alokatzaileak besterik ezin du eskatu.

  • Inprimakia (beteta).
  • Honako online formulario honen bidez (online).
  • Gordailuaren frogagiria.
  • Eskabidearekin batera, gordailu-agiria eta kontratua azkendu dela egiaztatzen duen agiri bat aurkeztu behar da, bi alderdiek sinatua, edo, hala badagokio, kontratua azkendu dela egiaztatzen duen epai irmoa. Azken bi agiri horiek izan ezean, pertsona errentatzailearen zinpeko adierazpena onartuko da.
  • Baldin eta itzulketaren eskatzailea errentamendu-kontratuan agertzen ez bada, kontratuko eskubideetan eta betebeharretan subrogatu dela justifikatzen duen dokumentua.
  • Fidantza sartuko den bezero kontuaren kodean agertzen den libreta edo kontuko orriaren fotokopia.
  • IFKren fotokopia, eskatzailea pertsona juridikoa bada

Gordailutako fidantza itzultzeko eskatzeko eskubidearen preskripzio-epeari dagokionez, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 47. artikuluak dioena aplikatuko da (1/1997 Legegintza Dekretuak Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen du).

NON ESKATZEN DA?

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: fiantza itzultzeko 3 hilabete

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Papereko inprimakia eta dokumentuak jaso.
            • Jasotako guztia ZUZENEAN bulegora bidali.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Bizilagun

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Azkoitia Lantzen - Azkoitia Lantzen

              OHARRAK

              • Finken alokairua Ondasunen Transmisioen gaineko Zergaren mende dago. Errentariak derrigor ordaindu beharko du zerga hori dagokion Foru-Ogasunean.
              • Errentatzaileak eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria (balioduna eta indarrean dagoena) eman behar dio errentariari, eta Eraikinen Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiriari buruzko abenduaren 9ko 226/2014 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitako Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroan erregistratu behar du.

              Izapidetzea amaitu ondoren, Bizilagun zerbitzuak fidantzaren gordailutze-agiria izeneko ziurtagiria egin eta entregatuko dio pertsona edo entitate errentatzaileari, errentariari entregatzeko kopia batekin batera.

              • Bizilagunek ematen dituen beste zerbitzu batzuk: jabeen erkidegoen eta hiri-errentamenduen arloko araudiari buruzko informazioa

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.