Etxebiden alokairuan edo erosketan izena emateko, eta espedientearen aldaketak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Etxebidek Euskadin babes publikoko etxebizitzen alorrean dagoen eskaria kudeatzen du, beraz babes publikoko etxebizitza bat alokairuan edo erosketan eskatu ahal izateko Etxebideko erregistroan alta eman beharra dago.

NORK ESKA DEZAKE?

Etxebidek ezarritako baldintzak osatzen dituen edozeinek.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Etxebidek ezarritako beharrezko dokumentazioa.

NON ESKATZEN DA?

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            Ez dagokio

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskaera orria paperean edo online betetzen laguntzea, aurkeztu beharreko dokumentazioa ere bai.
            • Etxebidera eskaera eta dokumentuak bidaltzea.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Etxebizitzako Lurralde-ordezkariek emango dituzte Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan inskribatzeko, aldatzeko eta baja emateko eskaerak baiesteko edo ezesteko ebazpenak.

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Azkoitia Lantzen - Azkoitia Lantzen

              OHARRAK

              • Eskabidea 2 urtetik behin berritu beharko da.
              • Etxebideko eskaria eguneratuta egon behar da beraz, aldaketak egonez gero (harremanetarako datuak, bizikidetza-unitatea, eskatutako udalerriak edo etxebizitza eskuratzeko erregimena) Etxebidera jakinarazi beharko zaio eskaera aurkezteko modu berdinean.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.