Ehorzketa-baimena

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Gorpua lurrean, nitxo edo horma hilobian edo panteoian sartzeko eskaera.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdunak edo legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Identitatea egiaztatzen duen dokumentua: NAN, AIZ, Pasaportea edo bizileku baimena.
  • Ordezkaritza kasutan: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
  • Erregistro Zibilak emandako lur emateko baimena.
  • Lurperatze eskubidearen titulua, hala badagokio.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            001 - Udal-hilerrian ematen diren zerbitzu eta emakidei dagokien tasa
            a) Ehorzketa bakoitzagatik432,50
            b) Errausketa bakoitzagatik, errauts-kutxatila barne439,15
            c) Errausketa eta hilotzen hondakinetarako kutxatila384,20
            d)Horma-hilobira, panteoira eta hezurtegira gorpuzkiak edo errautsak gordeketa edo lekualdaketa141,47
            e) Panteoien garbiketa, lurpetik ateratako gorpu bakoitzeko (kaxarik gabe)184,12
            f) Nitxoaren garbiketa (kaxarik gabe)155,35
            g) Hezurtokiaren emakida630,46

            • Ehorzketa edo errausketagatiko tasan % 30eko hobaria ezarriko da, baldin eta frogatzen bada heriotzaren datan hildako subjektu pasiboaren familia-unitatekoa den norbaitek 2002 eta 2012 bitartean hilerriko tasa ordaindu duela.
            • Hobari hori ez da aplikatuko frogatuta geratzen bada, subjektu pasiboa hil den datan bere erroldatze-agirian zehaztutako etxebizitzako beste pertsonaren bat ehortzi edo erraustu bada azken 15 urtetan, baldin eta pertsona hori hildakoaren familia-unitatekoa bada.
            • Hobari horren aplikazioari dagokionez, ez dira kontuan hartuko adinekoen egoitzen helbideekin egindako errodatzeak.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: berehala
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskaera jasotzea eta egiaztatzea, nitxo edo orma hilobia edo panteoiaren jabetasuna eta erabilgarritasuna.
            • Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, eskaeraren ziurtagiri gisa.
            • Ekonomia arlora bidali.
            • Organo eskudunak ebazpena ematea.
            • Interesdunari jakinaraztea.
            • Lurperatzaileari jakinaraztea.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Eskumena duen organoak

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Herritarren Arreta Zerbitzua - Herritarren Arreta Zerbitzua

              OHARRAK

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.