Familia ugarien titulua eta karneta

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Familia ugariei izaera hori aitortzen dien titulu ofiziala da.

NORK ESKA DEZAKE?

Honako kide hauek dituzten familiak eska dezakete:

  • Hiru seme-alaba edo gehiago dituzten aurreko ahaide bat edo bi, komunak izan edo ez.
  • Bi seme-alaba, komunak izan ala ez, dituzten aurreko ahaide bat edo bi, seme-alabetako bat gutxienez ezindua bada edo lanerako ezindua baldin badago.
  • Aita edo ama bananduak edo dibortziatuak, hiru seme-alaba edo gehiagoekin, komunak izan ala ez, nahiz eta famili unitate desberdinetan egon, betiere ekonomikoki bere menpekoak badira, nahiz eta ez bizi etxe berean.
  • Bi seme-alaba dituen guraso alargunak.
  • Umezurtzak diren bi anai-arreba edo gehiago, tutoretza, harrera edo zaintzan daudenak eta tutorearekin, hartzailearekin edo zaintzailearekin bizi direnak, baina haien menpe ez daudenak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskaera orria eta agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
            • Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa.
            • Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidaltzea.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Herritarren Arreta Zerbitzua - Herritarren Arreta Zerbitzua

              OHARRAK

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.