Jakinaren gaineko lan txikiak egitea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lizentzia da Udalari lokalean egin beharreko obra txikien berri emateko. Obra horiek ezarritako baldintzak bete behar dituzte eta ezin dira hirigune historikoan izan.

- Zehazki, honakoak hartuko dira halako obratzat:

  • Merkataritza eta bestelako zerbitzu jakin batzuk liberatzeko presazko neurriei buruzko 12/2012 Legeak, abenduaren 26koak, eranskinean jasotako merkataritza jarduerak hartuko dituzten lokalen egokitzapenari lotutako lanak, baldin eta baldintza hauek betetzen badira:
    • Erakusketarako eta jendeari zuzenean saltzeko azalera erabilgarriak 300 metro karratu edo gutxiago izatea.
    • Ondare historiko eta artistikoan eraginik ez duten jarduerak izatea.
    • Jabari publikoko ondasunen (parkeak, plazak, azokak) erabilera pribatiborik edota okupaziorik ez dakarten jarduerak izatea.
    • Eraikuntzaren Antolaketari buruzko azaroaren 5eko 38/1999 Legearen arabera, proiekturik behar ez duten obrak izatea.

  • Betidanik «Obraren jakitun» moduan araututako figuraren betekizunak betetzen dituzten obrak, hau da, sukaldea eta bainugela berritzeko edo eraberritzeko obrak, barne eremuen banaketan, egitura elementuetan edota kanpoko fatxadetan eragiten ez duten obrak. «Obraren jakitun» kontzeptu horretatik kanpo geratzen dira Monumentu Multzoaren (Alde Zaharra) barruko eraikinetan burutzen diren obrak, kasu horietan lizentzia eskuratu beharko baita.

  • Jendearentzako eskuragarri dauden komunikazio elektrikoen zerbitzuak emateko erabiltzen diren estazio edo instalazio erradioelektrikoak, honakoa izan ezik:
    • Ondare historiko eta artistikoan eragingo duten obrak, edota jabari publikoko ondasunen erabilera pribatiboan edo okupazioan eragingo dutenak.
    • 300 metro karratutik gorako azalera hartzen dutenak, estazioaren edo instalazioaren itxituraren barruko eremu guztia azalera horretan sartuta.
    • Instalazio eraiki berrien kasuan, babestutako natur guneetan eragiten dutenak.

Eta hori guztia, instalazio horiei Telekomunikazioen lege orokorrean, maiatzaren 9ko 9/2014 Legean, eta berau garatzen duen araudian, ezarritakoa aplikatzea baldintzatu gabe.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisikok edo juridikok, edota ordezkariak dagokion baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Ordezkaritza kasutan: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
  • Lokalaren azalera egiaztatzen duen planoa.
  • Gauzatu beharreko obrak eta jarduerak azaltzen dituen txostena, obra horiek non egingo diren adierazten duen krokis edo plano batez hornitua.
  • Argazkiak.
  • Obren aurrekontu materiala, sailez sail bereizia, materialak eta eskulana ere sartuta. Aurrekontu horren, beste kapitulu batean, hondakinak kudeatzeko aurreikusi den kostuaren balorazioa ere bai.
  • Obran hondakinak sortuko badira, Eraikuntzako eta Eraisketako Hondakinen Kudeaketa Arautzen duen Udal Ordenantzan obra txikiei buruz agindutako fidantza edo bermea, eta bidezko dokumentazioa.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            01 - Hirigintzako baimenak ematea edo eta kudeatzea
            a) Izapidetzeko proiektuaren beharrik ez duten obrak44,00
            b) Dagokion elkargoak ikus-onetsitako proiektua duten obrak, 18.000 euroko edo gehiagoko aurrekontua badute424,09
            c) 18.000 eurotik gorako obrako aurrekontuko proiektua duten obrak705,59
            001 - Tarifa orokorra exekuzio materialaren aurrekontuaren gainean
            Zerga-tasa5 %

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: berehala
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: berehala
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aldekoa, baldin eta plangintzaren eta legediaren aurkakoa ez bada.

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskabide-orria eta agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
            • Eskatzaileari kopia zigilatua ematea, ziurtagiri gisa. Sarrera erregistroko zigilua, Udalak egin beharreko obren berri izan duela adieraztearen parekoa izango da.
            • Hirigintzari bidaltzea.
            • Ikuskatzea eta udal txosten teknikoa egitea. Txostenak barne hartuko du egindako obraren balioespena.
            • Hala badagokio, dokumentazioa zuzentzea edo zabaltzeko eskaria egitea.
            • Organo eskudunak ebazpena ematea.
            • Hala badagokio, jakinarazi aurrez interesdunari fidantza edo abala jarri behar dela, eta Ekonomia arloari ere bai.
            • Lizentzia interesdunari jakinaraztea eta Ekonomia arloari.
            • Zergak eta udal tasak likidatzea.
            • Obrak amaitutakoan obra amaierako dokumentazioa aurkeztu eta, hala badagokio, fidantza itzultzea.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Eskumena duen organoak

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Bulego Teknikoa - Hirigintza

              OHARRAK

              Baldin eta lanak hasi ez edota amaitu ez balira, edo sustatzaileari egoztekoak liratekeen arrazoiengatik etenda baleude lizentzian ezarritako epeak urratuz, udalak, interesdunari entzunaldiaren izapidea eskainita, lizentzia iraungi dela adieraziko dio, eta hark kalte-ordaina jasotzeko eskubiderik ez du izango.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.