Buruko gaixotasuna duten pertsonentzako etxebizitza edo egoitza zerbitzua

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Buruko gaixotasun kronikoa duten pertsonentzako egoitza plaza eskatzea da.

Elkarbizitza zentroak dira, eta ohiko bizileku edo bizileku iraunkorra eta, hala dagokionean, aldi baterako bizilekua izan behar dute buruko gaixotasun larri eta kronikoa duten eta mendekotasun egoeran dauden pertsonentzat, pertsona horiek bere ohiko ingurunean ezin dituztenean behar bezala ase dauzkaten premiak.

Zentro horiek laguntza maila desberdinak eskaini beharko dituzte, mugatua, zabala edota orokorra, zaindutako pertsonek dituzten beharretara egokiturik. Eta pertsona horiei mantentze edota errehabilitazio funtzionalerako eta psikosozialerako programak eta gizarteratzeko programak eskainiko dizkiete, autonomia pertsonala hobetzeko eta mantentzeko, hondar-sintomatologia murrizteko, ospitaleratze psikiatrikoak saihesteko eta gizarteratzea ahalbidetzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Buruko gaixotasuna eta eguneroko jardueretako laguntza behar duten pertsonek.

BALDINTZAK:

  • Azkoitian erroldatuta dauden eta benetan bizi diren pertsonak, baldin eta estatuan bost urtez gutxienez bizi izan badira, horietatik bik eskaera aurkezten den dataren aurretik hurrenekoak izan behar dute.
  • Mendekotasun egoeran dagoen pertsonatzat baloratuta egotea, I., II. edo III. graduan.
  • 18 eta 64 urte bitarteko adina izatea eskaera aurkezten den datan. Baldintza hau betetzetik salbuetsi ahal izango dira, aldeko txosten medikuaren eta sozialaren ondotik, mendekotasun egoera aitortu zaien eta dituzten zertzelada pertsonal edo sozialak direla-eta mota horretako zentroetan ematen den arretaren onuradun izan daitezkeen pertsonak.
  • Osasun mentaleko arreta sare publikoan arta jasotzen ari izatea eta Balorazio eta Orientazio Soziosanitarioko Batzordeak egokitzat bideratua izatea, eskatutako zerbitzurako.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskatzailearen NAN, eta hala dagokionean, familia unitateko beste kideen NAN edo nortasuna egiaztatzen duen agiriren bat.
  • Hala dagokionean, ordezkaritza legala, borondatezkoa edo izatezko zaintza frogatzen duen dokumentazioa.
  • Aurretiazko baimen judiziala edo hori eskatu delako frogagiria, ustezko desgaitasuna den kasuetan.
  • Banantze, dibortzio edo ezkontzaren deuseztasun kasuan, horri dagokion erabakiaren fotokopia, eta izatezko bikotea hautsi den kasuan, dagokion erregistroaren ziurtagiria, bikote horren inskripzioa deuseztatu izana egiaztatzekoa.
  • Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo kokatutako ondasunen titularitatea frogatzen duen dokumentazioa, hala badagokio.
  • Gainera, 7/2017 Foru Dekretuko 5. artikuluko a) letrako 2., 3. eta 4. paragrafoetan aipatzen diren eskatzaileek aurkeztu egin beharko dute letra horretan jasotako baliozkoetakoren batean daudela frogatzen duen dokumentazioa.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Astelehenetik ostiralera
    Udaletxean, Gizarte Ongizate Sailean
    Herriko plaza z.g. 20720 AZKOITIA
    09:00-14:00
    943857174

              Hitzordua:
            • Hitzordua eskatu 943 857174 telefono zenbakian.
              AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Egonaldiaren gehienezko kostua urtero egokituko dira Gipuzkoako Foru Aldundiko dekretura, 15/2015 Foru Dekertua, ekainaren 2koa, Gipuzkoa Lurralde Historiakoan mendekotasuna dutenentzako arreta zentroen erabiltzaileen ekarpen ekonomikoaren araubidea arautzekoa.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete itxaron-zerrendan onartua izateko. Ez dago sartzeko eperik.

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Dokumentazioa egiaztatzea, eskaneatzea eta eskaera balioztatu.
            • Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidaltzea.
            • Aldundiak ebazpena postaz jakinarazten du.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Gizarte Ongizatea - Gizarte Zerbitzuak

            OHARRAK

            • Zerbitzu honek kopagoa dauka.
            • Zerbitzu honen prestazioak itxaron zerrenda eduki dezake.
            • Informazioa

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.