Bazterkeria egoeran dauden pertsonentzako egoitza zerbitzua

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonenei bizilekua eskaintzea da.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Azkoitian erroldatutako pertsonek.

BALDINTZAK:

  • Gizarteratzeko prozesua hasteko borondatea izatea.
  • Profesionalek gidatutako gizarteratze prozesua jarraitzea onartzea.
  • Eskaera data baino gutxienez 6 hilabete lehenagotik Gipuzkoako Lurralde Historikoan erroldatuta egotea.
  • 18 eta 64 urte bitartekoa izatea.
  • Udal gizarte zerbitzuek egoitza zentroan sartzearen aldeko balorazio eta orientazioa izan behar da.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • NAN edo nortasuna egiaztatzeko agiria.
  • Familia liburua gizarte bazterketa egoeran dauden familientzako egoitzen kasuan.
  • Udalaren gizarte txostena edo bideratu duen entitatearen txostena.
  • Osasun arazoen kasuan: mediku txostenak.
  • Bere egoera egiaztatzeko balio dezakeen beste edozein agiri.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Astelehenetik ostiralera
    Udaletxean, Gizarte Ongizate Sailean
    Herriko plaza z.g. 20720 AZKOITIA
    09:00-14:00
    943857174

              Hitzordua:
            • Hitzordua eskatu 943 857174 telefono zenbakian.
              AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete itxaron-zerrendan onartua izateko. Ez dago sartzeko eperik.
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Dokumentazioa egiaztatzea, eskaneatzea eta eskaera balioestea.
            • Gizarte txostena egin.
            • Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidaltzea.
            • Aldundiak ebazpena postaz jakinarazten du.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Gizarte Ongizatea - Gizarte Zerbitzuak

              OHARRAK

              Informazioa

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.