Aldi baterako egonaldiak: mendeko adinekoentzako, desgaituentzako eta buruko gaixotasuna dutenentzako

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Mendekotasun egoeran dagoen pertsonak (adineko pertsona izan daiteke, desgaitasuna edo gaixotasun mentala duena) bere ingurunean behar duen arreta osoa bermatu ahal izateko zerbitzua da, betiere familiartekoen edota pertsona zaintzaileen atseden-premiei erantzunez, eta zainketen jarraipena arriskuan jar dezakeen edota zaintza horiek birplanteatu beharra ekar dezakeen gorabehera orori aurrea hartuz.

Era berean, pertsona horien arreta ere bermatu nahi da, zerbitzu hori euren bizimodua behar bezala garatu ahal izateko edo beraien eguneroko inguruneak behar adina estaltzen ez dituen premiak betetzeko laguntza moduan aukeratuko duten kasuetarako.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Eskaria egiten den momentuan benetan Azkoitian bizitzea eta bertan erroldatua dagoenak.

BALDINTZAK:

  • Erabiltzailearen mendekotasuna onartua izatea.
  • Aldeko orientazio-txostena izatea. Horrek zehaztuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak esleitutako baliabidearen egokitasuna.
  • RAI balorazioa GAI izatea mendekotasun egoeran dauden adinekoen aldi baterako egonaldietarako lekuei dagokien arloan.
  • Desgaitasun egoeran dauden pertsonen aldi baterako egonaldietarako egoitzara bideratutako gizarte-txostena.
  • Apirilaren 21eko 12/2015 Foru Dekretuaren 7. artikuluan araututako ezohiko egoeretan daudenek.
  • Sartzeko adina dutenek:
    • Nagusientzako egoitza-zerbitzuak: 65 urte izatea edota eskaria aurkezten den urtean egitea, edo 60 urte edukita desgaitasuna duten pertsonek.
    • Egoitza-zerbitzuak desgaitasuna edo buruko gaixotasuna duten pertsonentzat: 18 urte edo gehiago eta 64 urte baino gutxiago izatea eskaria aurkeztu den datan.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • NAN edo nortasuna egiaztatzen duen agiria.
  • Eskatzailearen eta familia-unitatearen diru-sarreren ziurtagiria.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Astelehenetik ostiralera
    Udaletxean, Gizarte Ongizate Sailean
    Herriko plaza z.g. 20720 AZKOITIA
    09:00-14:00
    943857174

              Hitzordua:
            • Hitzordua eskatu 943 857174 telefono zenbakian.
              AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Dokumentazioa egiaztatzea, eskaneatzea eta eskaera balioestea.
            • Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidaltzea.
            • Ebazpena aldekoa balitz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politika Sailak espedientea itxarote-zerrendari erantsiko lioke.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Gizarte Ongizatea - Gizarte Zerbitzuak

              OHARRAK

              • 2018an, eskaerak aurkezteko azken egunak honakoak dira:
                • Aste Santuan: 2018-02-23.
                • Udan:
                  • Ekainerako eskaerak: 2018-04-20.
                  • Uztailerako eskaerak: 2018-05-11.
                  • Abuzturako eskaerak: 2018-06-18.
                  • Irailerako eskaerak: 2018-06-18.
              • Abendua: 2018-10-31.
              • 2019ko urtarrila: 2018-11-23.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.