Telelaguntza zerbitzu publikoa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Telelaguntza zerbitzuak lasaitasunez bizitzen laguntzen dizu zeuri eta zeure gertukoei, botoiaren beste aldean beti norbait edukitzearen segurtasunarekin, egunean 24 ordutan eta urteko egun guztietan. Botoia sakatu eta ondorengo laguntza profesionala jasoko duzu: larrialdietarako laguntza eta zerbitzuak; arreta psikosoziala; laguntasuna; egoeraren jarraipena; baliabideen inguruko informazioa eta orientazioa...

NORK ESKA DEZAKE?

Azkoitian erroldatuta eta ondorengo egoeran aurkitzen direnak:

  • 65 urtetik gorako pertsonak edo mendekotasun egoeran edo arriskuan daudenak.
  • Bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako pertsonak.
  • Urritasun intelektuala, fisikoa edo sentsoriala edo buru-gaixotasuna duten eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak.
  • Sozialki baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonak (ezinbestekoa aurrez aurre izapidetzea).

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Alta emateko eskaera.
  • Osasun fitxa.
  • Gizarte txostena.
  • NAN edo nortasuna egiaztatzen duen agiria.
  • Osasun txartel indibiduala OTI. Osakidetza.
  • Eskabide eredua
    • Kontu korrontearen 20 zenbaki.
    • Lau kontakturen datuak (NAN, izena-abizenak, helbidea, telefono zenbakia).
  • Etxeko telefono finkoaren zenbakia eta telefono-enpresaren izena.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Astelehenetik ostiralera
    Udaletxean, Gizarte Ongizate Sailean
    Herriko plaza z.g. 20720 AZKOITIA
    09:00-14:00
    943857174

          Posta arrunta:
        • Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila. Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza (Telelaguntza)
          Donostia kalea 1 01010 AZKOITIA

            Hitzordua:
          • Hitzordua eskatu 943 857174 telefono zenbakian.
            AZKOITIA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Zerbitzuak hilean 4€ inguruko kostua du, agindu honetan arautzen da.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Dokumentazioa egiaztatzea, eskaneatzea eta eskaera balioestea.
          • Eskaera Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailera bidaltzea.
          • Eusko Jaurlaritzak ebazpena postaz jakinarazten du.
          • Telelaguntza zerbitzuan alta eman eta gero, eskatzailearen etxean instalatuko du 15 egun naturaleko epean, jakinarazten da egunetik zenbatzen hasita.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Gizarte Ongizatea - Gizarte Zerbitzuak

            OHARRAK

            • Urritasun intelektuala, fisikoa edo sentsoriala edo buru-gaixotasuna duten eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak; eta mendekotasun egoeran edo arriskuan dauden pertsonek egoera hori egiaztatu behar dute balorazio organoaren ebazpen bidez. Ekainaren 25ko 144/2011 Dekretua.
            • Eskaera betetzeko jarraibideak.
            • Informazio guztia.
            • Eskaera orriak deskargatu ahal izateko, Acrobat Reader programa jaitsi eta instalatu beharko da ordenagailuan.

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.