Adingabekoen arrisku-egoeren balorazioa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Haurraren edo nerabearen garapenerako kaltegarritzak diren egoeren balorazioa da.

Arrisku-egoera da adingabearen garapena eta ongizatea mugatuta edo kaltetuta denean, eta gurasoek, tutoreek edo zaintzaileek haur edo nerabe horren garapen egokia bermatzerik ez dutenean.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Azkoitian erroldatuta dauden pertsona edo familia interesdunek: familiako kideren batek onartu behar du zailtasunak dituela eta laguntza profesionala eskatu.
  • Udalak: ikastetxeek, osasun zentroek, poliziek, udal zerbitzuek, bizilagunek...gizarte zerbitzuei arrisku-egoeren berri eman ondoren.
  • Gizarte Ongizate Sailak arrisku-egoeraren bat detektatu ondoren.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • NAN edo nortasuna egiaztatzen duen agiria.
  • Familia liburua.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Astelehenetik ostiralera
    Udaletxean, Gizarte Ongizate Sailean
    Herriko plaza z.g. 20720 AZKOITIA
    09:00-14:00
    943857174

              Hitzordua:
            • Hitzordua eskatu 943 857174 telefono zenbakian.
              AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            • Arrisku egoeran edota babes gabezia egoeran dauden haurrak eta nerabeak artatzeko barneko eskuliburua.

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            1.Gizarte- eta familia-egoera ikertzea:

            • Arrisku-egoera dagoela egiaztatzea.
            • Larritasunaren balorazioa egitea; aztertzea berriro gertatu daitekeen eta haurraren edo nerabearen osasuna edo bizia arriskuan dagoen.
            • Larrialdiko babes-neurriak hartu behar diren aztertzea, eta beharrik izanez gero, hartzea.

            2.Arrisku-egoeraren ebaluazioa egitea:

            • Arrisku-egoera sortzeko eta mantentzeko arrazoia norberarengan, familian edo gizartean dagoen zehaztea.Familiaren antolamenduan ere bai.
            • Adingabearen garapen fisikoan, psikologikoan edota sozialean arrisku edo babes gabezia egoeraren ondorioak zehaztea.
            • Adingabearen eta familiaren tratamendurako eta laguntzarako beharrak zehaztea.
            • Gurasoek edo legezko arduradunek guraso izateko gaitasuna duten zehaztea.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Gizarte Ongizatea - Gizarte Zerbitzuak

              OHARRAK

              Arrisku-egoeraren balorazioa egin ondoren, egiaztatzen bada arrisku edo babes gabetasun egoera larria edo oso larria dela, udaleko gizarte ongizate sailak espedientea Gipuzkoako Foru Aldundira bideratuko du, Aldundiak baitu eskumena larrialdi handiko kasuetan.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.