Mendekotasunaren balorazioa (MBB)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zer da mendekotasuna? Pertsona askok, adinagatik, gaixotasunagatik edo desgaitasun bat izategatik, zailtasunak dituzte eguneroko zereginak normaltasunez garatzeko. Horregatik, beste pertsona baten edo batzuen laguntza behar izaten dute oinarrizko premiak betetzeko eta autonomia pertsonal handiagoa lortzeko. Laguntza horren beharra neurtzea da mendekotasunaren balorazioaren helburua.

NORK ESKA DEZAKE?

Mendekotasun iraunkorreko egoeran dauden pertsonek, adinagatik, gaixotasunagatik edo desgaitasunagatik. Oro har, urritasuna edo desgaitasuna dutenek, eta, horren ondorioz, beste pertsona baten laguntza behar dutenek eguneroko jardueretarako (elikatzeko, garbitzeko, etxe barruan edota kanpoan mugitzeko, osasun zaintzarako…).

Baldintza:

5 urtez bizilekua Espainian izatea, eta urte horietatik 2 segidakoak eta eskaera aurrekoak izatea (5 urte baino gutxiagoko haurren kasuan, baldintza hori haurraren zaintza eta tutoretza duen pertsonari eskatuko zaio).

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Baloratu beharreko pertsonaren NAN edo nortasuna egiaztatzen duen agiria.
  • Adin txikikoen kasuan, familia liburua.
  • Oinarrizko osasun txostena. Eredu ofiziala (eskatzaileak baimena emanez gero, Aldundiak zuzenean eska dezake Osakidetzara).
  • Osasun txartel indibiduala OTI. Osakidetza.
  • Mediku espezialisten txostenak, ospitaleko alta-txostenak... ere eska daitezke.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Astelehenetik ostiralera
    Udaletxean, Gizarte Ongizate Sailean
    Herriko plaza z.g. 20720 AZKOITIA
    09:00-14:00
    943857174

              Hitzordua:
            • Hitzordua eskatu 943 857174 telefono zenbakian.
              AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Dokumentazioa egiaztatzea, eskaneatzea eta eskaera baliostea.
            • Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidaltzea.
            • Beharrezkoak diren agiriak eta txostenak badaudela egiaztatu ondoren, hitzordua eskatuta, Aldundiko balorazio teknikariek bisita egingo dute, eskatzailearen etxean bertan, elkarrizketa egin eta balorazio galdetegia betetzeko.
            • Aldundiak ebazpena postaz jakinarazten du.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Gizarte Ongizatea - Gizarte Zerbitzuak

              OHARRAK

              • Baremoak hiru mendekotasun egoera xedatzen ditu: moderatua (I. gradua), larria (II. gradua) eta mendekotasun handia (III. gradua).
              • Balorazioaren emaitza behin betikoa edo behin-behinekoa izan daiteke.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.