Larrialdiko udal laguntza teknikoa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zerbitzuaren helburua da laguntza teknikoen lagapenak egitea desgaitasun edo mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonala eta irisgarritasuna errazteko. Honako mota hauetakoak izango dira laguntza teknikoak:

  • Mugikortasunerako laguntzak: garabia
  • Garbitasunerako eta bainurako osagarriak: bainuontzi eta dutxarako aulkiak.
  • Atsedenerako laguntzak: ohe artikulatua, segurtasun sistemak eta eskaren aurkako koltxoia
  • Beste batzuk

NORK ESKA DEZAKE?

  • % 33 edo gehiagoko desgaitasuna dutenek edo mendeko egoeran dagoen pertsona gisa kalifikatua daudenek.
  • Azkoitian erroldatuta daudenak eskaera egin baino 2 urte lehenagotik gutxienez. Salbuespenak:
    • Beraien sendikoen etxera etorri direnak arreta eskaini diezaioten, beti ere horiei harrera ematen dieten sendikoek betetzen badute erroldako baldintza.
    • Aurreko baldintzak bete ez eta Gizarte Ongizate Saileko aldeko txostena duten azkoitiarrek.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Larrialdiko Udal Laguntza teknikoen eskaera.
  • Eskatzaileak udal tasa ordaintzetik salbuestea eskatzen badu, diru sarreren ziurtagiriak aurkeztu behar ditu: pentsioa edo soldata-orria.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Astelehenetik ostiralera
    Udaletxean, Gizarte Ongizate Sailean
    Herriko plaza z.g. 20720 AZKOITIA
    09:00-14:00
    943857174

              Hitzordua:
            • Hitzordua eskatu 943 857174 telefono zenbakian.
              AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            001 - Desgaitasuna duten pertsonentzako udal laguntza teknikoa. Alokairua
            Mugikortasunerako laguntzak: garabiak16,22 /hileko /mensual
            Garbitasunerako eta bainurako osagarriak: bainuontzirako aulkia eta dutxarako aulkia5,41 /hileko /mensual
            Atsedenerako laguntzak: ohe artikulatua16,22 /hileko /mensual
            Dutxarako aulkia5,41 /hileko /mensual

            Laguntza teknikoa jasoko dutenek, betiere, gutxieneko diru-sarreren bermeko laguntzaren onuradunentzako ezarritako diru-sarrerak baino altuagoak badituzte, honako zenbateko hauek ordaindu beharko dituzte hilean alokairu gisa:

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: berehala
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aldekoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskaera jasotzea eta egiaztatea aipatutako gainerako agiriekin batera.
            • Datu-basean egiaztatzea baldintzak betetzen direla.
            • Baldintzak betetzen badira, lagapena onartu izanaren ebazpen arrazoitua egitea, eta eskatzaileari jakinaraztea.
            • Baldintzaren bat bete ez gero, lagapena ukatu izanaren ebazpen arrazoitua egitea, eta eskatzaileari jakinaraztea.
            • Obra-brigak entregatzea eta jasotzea utzitako laguntza teknikoak.
            • Itzultzeko konpromisoa sinatzea eskatzaileak.
            • Artxibatzea.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Eskumena duen organoak

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Gizarte Ongizatea - Gizarte Zerbitzuak

              OHARRAK

              • Utzitako laguntza teknikoaren erabilpena dela eta, giza istripurik edo kalte materialik gertatuz gero, erantzukizuna laguntzaren onuradunak izango du.
              • Azkoitiko Udalak utzitako laguntza teknikoaren konponketa baten beharra onuradunaren erabilera desegoki batengatik badu, behin hori konponduz gero, Azkoitiko Udalak konponketaren kostua fakturatuko dio eskaera horretan zehaztutako kontu korronte zenbakiaren bitartez.
              • Utzitako laguntza teknikoak Azkoitiko Udalaren jabetzakoak dira, eta horien beharrik ez badago, udalari itzuli behar zaizkio.
              • Onuradunak, eskubidea edukitzen badu, dagokion laguntza teknikoa eskatu behar dio Gipuzkoako Foru Aldundiari Azkoitiako Udaleko Larrialdiko laguntza teknikoa eskatu baino lehen.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.