Gizarte larrialdiko etxebizitza

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Egoera kritikoei erantzuteko aldi baterako arreta zerbitzua da. Tratu txarrak jasotzen dituzten emakumeak babestuko ditu, besteak beste, zerbitzu honek.

NORK ESKA DEZAKE?

Azkoitian erroldatutako edozein pertsonak edo bizikidetza unitatek egoera larrian badago, betiere bizitoki faltak edo bizikidetzako arazo larriek eraginda:

  • Familia harreman jasanezinak, tratu txar fisikoak edo psikikoak direlako.
  • Ohiko etxebizitzaren uzteak epai irmoek aginduta, arrazoi izanik baliabideak ez izateagatik ordaindu ez izana, jabearen beharra, hondamenditzat jo izana edo antzekoak.
  • Ohiko bizitokia den eraikuntzak hondoa jotzeko zorian izatean.
  • Bizitokia den eraikina ez erabiltzeko moduan uzten duen hondamendia, sutea, uholdea edo antzeko ezbeharra izan denean.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Egoera larria argitzeko beharrezkoa den dokumentazio guztia, batez ere Gizarte Ongizate Saileko teknikariek pertsonaren edo bizikidetza unitatearen egoera kritikoa balioesteko. Besteak beste, identifikazioa, egoera ekonomikoa, hartzeko arrazoia eta abar.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Astelehenetik ostiralera
    Udaletxean, Gizarte Ongizate Sailean
    Herriko plaza z.g. 20720 AZKOITIA
    09:00-14:00
    943857174

              Hitzordua:
            • Hitzordua eskatu 943 857174 telefono zenbakian.
              AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Kudeaketa doanekoa da, baina zerbitzuaren erabiltzaileek dagokien zerga ordainduko dute, beraien egoera ekonomikoaren arabera, ordenantza fiskaletan urtero ezartzen den tasa kontuan hartuta. Ordaintzerako garaian onuradunak tasaren %100a, %50a edo ez du tasarik ordainduko. Azken kasu horretan izango dira eraso fisikoak, psikikoak edo sexualetako biktimak.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: berehala
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskaera jasotzea eta egiaztatzea aipatutako gainerako agiriekin batera.
            • Aplikazio informatikoan sartzea.
            • Gizarte Ongizate Saileko teknikariek txosten teknikoa egitea.
            • Artxibatzea.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Gizarte Ongizate Saileko arduradun teknikoa

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Gizarte Ongizatea - Gizarte Zerbitzuak

              OHARRAK

              • Zerbitzuaren etetearen arrazoiak.
                • Gizarte Ongizate Saileko langileei edo baimenduei etxean sartzen ez uztea.
                • Zerbitzuaren erabilera desegokia edo neurriz gainekoa.
                • Zerbitzuko bi ordainagiri ordaintzen atzeratzea arrazoirik gabe.
              • Zerbitzua iraungitzearen arrazoiak:
                • Aurreikusitako epea amaitzea, erabiltzaileak uko egitea, beharrak desagertzea, heriotza...
                • Datu faltsuak ematea edo ezkutatzea.
                • Beste batzuk.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.