Zaintzaileentzako laguntza programak eta zerbitzuak (Sendian)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Hainbat baliabide dira, beren etxean mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzen dituzten familiei laguntzeko, familia barruko gorabeherak prebenitzearren, elkarbizitza normalizatua ematearren, eta mendekotasuna duen pertsonari arreta egokia ematearren. Barne hartzen ditu prestakuntza, elkarlaguntzako taldeak, arreta psikologikoa, egoitzako aldi baterako arreta laburra, eta asteburuetako eta jaiegunetako eguneko arreta.

NORK ESKA DEZAKE?

Beren etxean adineko ezgaituren bat beren kargu hartu eta zaintzen duten familiak balia daitezke Sendian programaz. Aurreko baldintzaz gain, beste hauek ere bete behar dira:

a) Adineko ezgaituak Gipuzkoako Lurralde Historikoan egon behar du erroldatuta, bi urteko antzinatasunarekin gutxienez.

b) Adineko ezgaitua zaintzen duen familiarekin bizi dela egiaztatu behar da.

Salbuespenez, elkarbizitzaren baldintza ez eskatzea erabaki daiteke, baldin eta udaleko gizarte zerbitzuen gizarte txostenaren arabera behar bezala egiaztatzen bada eskatzaileak adineko ezindua zaintzen duela eta laguntza zuzena ematen diola.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Aurreko ataleko baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioa.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Astelehenetik ostiralera
    Udaletxean, Gizarte Ongizate Sailean
    Herriko plaza z.g. 20720 AZKOITIA
    09:00-14:00
    943857174

              Hitzordua:
            • Hitzordua eskatu 943 857174 telefono zenbakian.
              AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Dokumentazioa egiaztatzea, eskaneatzea eta eskaera balioztatu.
            • Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidaltzea.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Gizarte Ongizatea - Gizarte Zerbitzuak

            OHARRAK

            • Eskaera egiterakoan dagokion gizarte langileak gizarte eta familia diagnostikoa egingo du.
            • Zerbitzua motak:

            Prestakuntza kurtsoak: Senideek mendekotasuna duen adineko pertsonari arreta hobea eskaini ahal izan diezaioten ezagutza zehatzak irakasten dira hainbat saio teoriko-praktikoetan. Irakasten diren edukiak ondoko arloei dagozkie: medikua, erizaintza, legea, psikogeriatria eta gizarte baliabideak. Informatzea, heztea eta terapia ematea dute helburutzat.

            Laguntza taldeak: Laguntza taldeen funtsa da, batetik, arazo bera duten pertsonen arteko elkar laguntzak duen eraginkortasun nabarmena eta, bestetik, norbanakoek irtenbide egokiak bilatzerakoan beren baliabide propioak aurkitzeak duen garrantzia, betiere espresioa, komunikazioa eta parte-hartzea ahalbidetuko dituen ingurunean. Gatazkei aurre egiteko eta gatazkak konpontzeko gaitasunen ikaskuntzan nahiz errugabetze prozesuetan kualifikatuta dauden profesionalek zuzentzen dituzte talde horiek.

            Laguntza psikologikoa: Adineko mendeko pertsonekin bizi diren edo pertsona horietaz zuzenean arduratzen diren zaintzaileek eta familiek zailtasun psikologiko garrantzitsuak eta harreman sozialak nahiz familiarrak hondatzeko arriskua izan ditzaketenez, banakako tratamendu psikologikoa ematen zaie (gehienez ere 10 saio, salbuespenez 12 saio ere izan daitezkeelarik), egoerari aurre egiteko laguntza garrantzitsua behar duten horiei.

            Egoitza arreta: Hileroko egonaldiak dira (5 egun gehienez), adineko pertsonentzako egoitzatan, familiek zaintza lanetatik atseden har dezaten, nolabaiteko aldizkakotasunaz, adineko mendeko pertsonaren arreta kalitatezkoa dela bermatuz. Kostu ekonomikoa du zerbitzuak.

            Eguneko zaintza asteburuetan eta jai egunetan: Adineko mendeko pertsonentzako eguneko zentroetako egonaldiak dira, familiei eguneko arreta lanek dakarten karga arintzeko xedez, eta adineko mendeko pertsonak egunean zehar dituen beharretara egokitutako ingurua bermatuz. Baliabide honen erabilera maiztasuna mugatu egin daiteke, adineko pertsonak eguneko arreta lanegunetan ere jasotzen badu. Kostu ekonomikoa du zerbitzuak.

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.