Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako laguntza psikologikoa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zerbitzuak arreta emango dien emakumeak indarkeria matxista jasaten dutenak dira, eguneroko bizitzako jarduerak mugatzen edo baldintzatzen dizkien erasan psiko-emozionala nozitzen dutenak, eta tratamendu psikologikoa hasi nahi dutenak, arreta indibidualizatu eta pertsonalizatuaren bitartez, ikuspegi feministatik eta halako emakumeak ahalduntzearen aldeko ikuspuntutik begiratuta. Zerbitzu horrek indarkeria matxistaren ondoriozko beharrizan psiko-emozionalei helduko die, alde batera utzita zein eremutan gertatu den indarkeria matxista hori.

Indarkeria matxistaren beste biktima batzuei ere emango zaie arreta (seme-alabeei), baita erasotzaileei ere.

NORK ESKA DEZAKE?

Azkoitian erroldatutako emakumeek eta indarkeria matxista edota eraso sexualak pairatu dituztenek.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • NAN edo nortasuna egiaztatzen duen dokumentua.
  • Familia liburua.
  • Salaketa (biktimak jarri badu).
  • Babes agindua (edo ukapena), eskatu den kasuetan.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Astelehenetik ostiralera
    Udaletxean, Gizarte Ongizate Sailean
    Herriko plaza z.g. 20720 AZKOITIA
    09:00-14:00
    943857174

              Hitzordua:
            • Hitzordua eskatu 943 857174 telefono zenbakian.
              AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: hilabete 1
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Dokumentazioa egiaztatzea, eskaneatzea eta eskaera balioztatu.
            • Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidaltzea.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Gizarte Ongizatea - Gizarte Zerbitzuak

            OHARRAK

            • Larrialdiko eskaeraren berri zerbitzuko 943 11 29 98 telefonora deituz eman beharko da.
            • Laguntza jasotzeko ez da beharrezkoa izango biktimaren legezko egiaztapena (babesteko agindua, sententzia).

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.