Informazio, balioespen, diagnostiko eta orientabide zerbitzua (udaleko gizarte zerbitzuak)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udaleko oinarrizko gizarte zerbitzuak dira Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemara sartzeko abiapuntua. Hau da, Azkoitiko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituzten hainbat baliabide eskuratzeko derrigorrezkoa da aurrez herritarrek udaleko gizarte zerbitzuekin hitzordua izatea, eta bertako teknikarien informazioa, balorazioa, orientazioa eta diagnostikoa lortzea. Ondorengo egitekoak ditu, besteak beste, udaleko gizarte zerbitzuak:

  • Pertsonei Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzuak eta prestazioei buruzko informazioa ematea: zer premia eta egoerari erantzuten dieten, nori zuzenduta dauden, lortzeko baldintzak eta prozedurak, hala badagokio, aplikatutako prezio publikoa, eskubideak eta betebeharrak eta beste edozein informazio baliagarri.
  • Lehen ebaluazio orokorraren bidez premiak balioestea eta, hala badagokio, mendetasuna, ezgaitasuna, bazterkeria eta babesgabetasuna Balioesteko eta Diagnostikatzeko Zerbitzuari adituen balioespena eskatzea.
  • Balioespenean oinarrituta jarraipena behar duen esku-hartzea beharrezkotzat hartzen den kasuetan, pertsonek gizarte-premiei dagokienez duten egoeraren diagnostikoa egitea. Ahal den neurrian, interesdunek eta horien babes-sareek parte hartzea komeni da.
  • Pertsona edo pertsonak prestazio ekonomikorik edo zerbitzurik egokienera bideratzea, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren barruan pertsona horien premiei erantzuteko eta, bidezkoa izanez gero, beste arreta-sistema batzuen sistemetara bidaltzeko.
  • Diagnostikoa kontuan hartuta komeni denean, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemak aplikatzeko moduko arreta pertsonalizatuko plana lantzea, erabiltzailearen parte-hartzearekin.
  • Arreta pertsonalizatuko planaren kudeaketa bere gain hartzea eta, ildo horretan, kasuko erreferentziazko profesionala izatea, inplikatutako beste sistema eta agente batzuekin koordinatzea eta horien jarraipena eta aldizkako ebaluazioa egitea.
  • Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzuak eta prestazio ekonomikoak lortzeko aukera antolatzera bideratutako izapidetze-, kudeaketa- eta koordinazio-funtzio guztiak egitea.

NORK ESKA DEZAKE?

Azkoitian erroldatuta dauden pertsonek.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • NAN edo nortasuna egiaztatzen duen agiria aurkeztu.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Astelehenetik ostiralera
    Udaletxean, Gizarte Ongizate Sailean
    Herriko plaza z.g. 20720 AZKOITIA
    09:00-14:00
    943857174

              Hitzordua:
            • Hitzordua eskatu 943 857174 telefono zenbakian.
              AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: berehala

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskatzailea gizarte laguntzaileak artatuko du, eta hark diagnostikoa egingo du baldin eta balioespenetik ondorioztatzen bada esku-hartzeak balitekeela jarraipena behar izatea.
            • Orientabidea eta lagun egite soziala honako kasuetan bakarrik lortuko da: diagnostikoan egiaztatzen bada jarraipena behar duen esku-hartzea beharrezkoa dela eta, beraz, Arreta Pertsonalizatuko Plana egiten bada.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Gizarte Ongizatea - Gizarte Zerbitzuak

              OHARRAK

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.