Gizarteratze-premiei erantzuteko eguneko zerbitzua edo zentroa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Gizarteratze-premiei erantzuteko eguneko zerbitzua da, banakako laguntza eskaintzen duena, besteak beste, esku-hartze okupazionala, hezkuntza arlokoa, terapeutikoa eta lan eta gizarte arlokoa, pertsona bere ohiko ingurunetik baztertu gabe.

NORK ESKA DEZAKE?

Azkoitian erroldatutako pertsonek.

BALDINTZAK:

  • Gizartean baztertuta edo marjinatuta dauden pertsonek, gaitasuna dutenek, baldin eta gizarteratzeko prozesua hasteko borondatea izan eta profesionalek gidatutako gizarteratze prozesua jarraitzea onartzen badute.
  • Azkoitian erroldatuta egon behar dute eta eskaera data baino gutxienez 6 hilabete lehenagotik Gipuzkoako Lurralde Historikoan.
  • 18 eta 64 urte bitartekoek izatea.
  • Profesionalek gidatutako esku-hartze sozialak eta gizarte eta hezkuntza arlokoak onartzeko gai izatea; eta gizarteratzeko prozesua egin ahal izateko baliabide pertsonalak izatea.
  • Udal gizarte zerbitzuek egoitza zentroan sartzearen aldeko balorazio eta orientazioa izan behar da.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • NAN edo nortasuna egiaztatzen duen agiria.
  • Familia liburua gizarte bazterketa egoeran dauden familientzako egoitzen kasuan.
  • Udalaren gizarte txostena edo bideratu duen entitatearen txostena.
  • Osasun arazoen kasuan: mediku txostenak.
  • Egoera egiaztatzeko balio dezakeen beste edozein agiri.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Astelehenetik ostiralera
    Udaletxean, Gizarte Ongizate Sailean
    Herriko plaza z.g. 20720 AZKOITIA
    09:00-14:00
    943857174

              Hitzordua:
            • Hitzordua eskatu 943 857174 telefono zenbakian.
              AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete itxaron-zerrendan onartua izateko. Ez dago sartzeko eperik.
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Dokumentazioa egiaztatzea, eskaneatzea eta eskaera balioztatu.
            • Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidaltzea.
            • Aldundiak ebazpena postaz jakinarazten du.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Gizarte Ongizatea - Gizarte Zerbitzuak

            OHARRAK

            Zerbitzu erabiltzaileak egoitza zentroetan dauden pertsonak izan daitezke, baita etxean bizi direnak eta gizarte laguntza edo hezkuntzako esku-hartze jarraitzailea behar dutenak ere.

            2008ko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 93.5 artikuluak xedatutakoari jarraituz, zentro batetik kaleratzeak hurrengo 6 hilabetetan zerbitzua jasotzeko eskubidea eten egingo du. Epe hori amaitzen denean, hasiera eman ahal izango zaio zerbitzua jasotzeko eskubideari.

            DATU PERTSONALEN BABESA