Gizarteratzeko programak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Herritarrak dituen beharren arabera gizarte langileak hori gizarteratzeko eskaintzen duen banakako laguntza da.

Akonpainamendu espezializatua: profesional kualifikatuak norbanakoari laguntzen dio autonomia pertsonala hobetzen eta gizarteratzen. Horrek aukera ematen dio erabiltzaileari bere egoera kontrastatzeko, autonomia pertsonalari eta gizarteratzeari buruz dituen helburuak esplizitatzeko eta prozesu guztian zehar erreferentziako pertsona izateko.

Familia esku-hartze programak: hartzaileak dira gizarte bazterketa edo marjinazioko egoeran dauden familiak, Gipuzkoako Lurralde Historikoan gutxienez 6 hilabete erroldatuta daudenak, haurren babesgabetasun egoeran ez daudenak eta kultur problematika erantsia daukatenak. Programa hau lagungarria izan daiteke haurren babesgabetasun egoerak identifikatzeko.

Arreta psikologikoa: Laguntza psikologikoa da esku-hartze psikosozial espezializatua emateko. Hartzaileak dira gizarte bazterketako egoeran dauden pertsonak, gizarteratzeko prozesu dutenak Foru Aldundiaren gizarteratze zentroetan. Zerbitzua Gipuzkoako Psikologoen elkargoaren bidez ematen da.

Espetxeko esperientzia duten pertsonentzako: harrera eta akonpainamendu espezializatuko programa da espetxean izan eta Gipuzkoan sustraituta dauden pertsonentzat. Bermatzen du arreta, laguntza eta akonpainamendua, espetxean egindako hasierako diagnostikotik abiatuta, banakako laguntza planaren bidez lagun eginez irteerako ibilbidean, 3. graduan, eta abarretan, eta gizarteratze prozesuaren alde eginez.

Migratzaileentzako programak: hainbat zerbitzu garatzen dira populazioaren kolektibo horrentzat: gizarte eta lan arreta, izapide administratiboak, eta kultura arteko berariazko bitartekaritza. Atzerritasun arloko informazio eta aholkularitza sozio-juridikoa eskaintzen zaie emigratzaileei, Europar Batasunaz kanpokoei, batez ere; baita errealitatearen analisi zerbitzua eta gizarte sentsibilizaziokoa ere.

Gutxiengo etnikoentzako programak: beharrezkoa den lekuetan gutxiengo etnikoentzat baliabide espezializatuak eta egokituak jartzea da. Baztertutako familiei arreta ematea lehentasuna izan arren, elkartekintza, prestakuntza eta horien kulturaren hedapena ere bultzatzen da. Neska gazteekin emakunearen rolari buruz lan egiten da.

Gizarteratzeko programa aktiboak: gizarte bazterketako egoeran edo arriskuan dauden pertsonak gizarteratzea eta laneratzea da, horien enplegagarritasun profilaren analisia, gizarte eta laneko akonpainamendua, lan merkatuaren prospekzioa eta analisia eginez eta eskariak hartzea ere bai.

Programa horien hartzailek dira gizarteratze prozesuetan dauden pertsonak, gizarte eta lan ibilbidea hasteko prest daudenak. Enplegua bilatzeko ibilbide indibidualak egiten dira, pertsona bakoitzak ibili behar dituenak, gizarte eta laneko profilaren arabera, berariazko akonpainamenduarekin.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Azkoitian erroldatutako pertsonek.

BALDINTZAK:

  • Gizartean baztertuta edo marjinatuta dauden pertsonek, gaitasuna dutenek, baldin eta gizarteratzeko prozesua hasteko borondatea izan eta profesionalek gidatutako gizarteratze prozesua jarraitzea onartzen badute.
  • Azkoitian erroldatuta egon behar dute eta eskaera data baino gutxienez 6 hilabete lehenagotik Gipuzkoako Lurralde Historikoan.
  • 18 eta 64 urte bitartekoek izatea.
  • Profesionalek gidatutako esku-hartze sozialak eta gizarte eta hezkuntza arlokoak onartzeko gai izatea; eta gizarteratzeko prozesua egin ahal izateko baliabide pertsonalak izatea.
  • Udal gizarte zerbitzuek egoitza zentroan sartzearen aldeko balorazio eta orientazioa izan behar da.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • NAN edo nortasuna egiaztatzen duen agiria.
  • Udalaren gizarte txostena edo bideratu duen entitatearen txostena.
  • Osasun arazoen kasuan: mediku txostenak.
  • Bere egoera egiaztatzeko balio dezakeen beste edozein agiri.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Astelehenetik ostiralera
    Udaletxean, Gizarte Ongizate Sailean
    Herriko plaza z.g. 20720 AZKOITIA
    09:00-14:00
    943857174

              Hitzordua:
            • Hitzordua eskatu 943 857174 telefono zenbakian.
              AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Dokumentazioa egiaztatzea, eskaneatzea eta eskaera balioestea.
            • Gizarte txostena egitea.
            • Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidaltzea.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Gizarte Ongizatea - Gizarte Zerbitzuak

              OHARRAK

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.