Gizarte bazterkeriaren balorazioa eta diagnostikoa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Maila arin, ertain eta larrian gizarte bazterketa egoeren balorazioa da. Baita gizarte bazterketa arriskuena ere.

Barne hartzen du:

  • Eskaeren balorazioa edo beste erakunde batzuek jakinarazitako balizko gizarte bazterketa egoeren ingurukoa.
  • Gizarte diagnostiko espezializatuak egitea eta eskatzaileak Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren barruan egokiak diren baliabideetara bideratzea, edo, bidezkotzat joz gero, erabiltzailea beste arreta sistema edo politika batzuetara desbideratzea.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Azkoitian erroldatua dagoen edonork edota pertsona horren ordezkariak.
  • Ofizioz, administrazio eskudunak edota agintaritza judizialak, indarrean dagoen legerian aurreikusitako kasuetan.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • NAN edo identifikatzeko agiria.
  • Bazterkeria egiaztatu dezakeen edozein dokumentu: diru-sarrerak, osasun txostenak eta abarrak.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Astelehenetik ostiralera
    Udaletxean, Gizarte Ongizate Sailean
    Herriko plaza z.g. 20720 AZKOITIA
    09:00-14:00
    943857174

              Hitzordua:
            • Hitzordua eskatu 943 857174 telefono zenbakian.
              AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 3 hilabete

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Dokumentazioa egiaztatzea, eskaneatzea eta eskaera balioztatu.
            • Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidaltzea.
            • Aldundiak ebazpena postaz jakinarazten du.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Gizarte Ongizatea - Gizarte Zerbitzuak

            OHARRAK

            • Diagnostiko espezializatua osatzeko beharrezkoak diren dokumentuak eskatu ahal izango dira.

            DATU PERTSONALEN BABESA