Doako laguntza juridikoa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Diru laguntza da eskatzailea alderdi den prozedura judizialaren kostua ordaintzeko. Diru laguntza horrek abokatuaren, prokuradorearen eta perituen ordainsariak, aldizkari ofizialeko iragarkiak eta abar barne hartzen ditu.

NORK ESKA DEZAKE?

Azkoitian erroldatutako pertsonek. BALDINTZAK:

Ekonomikoak

  • Eskatzailearen familia unitateak (ezkontideak eta adin txikiko seme-alabek) lanbide arteko gutxieneko soldataren bikoitza baino diru-sarrera handiagoak ez izatea.
  • Ahalmen ekonomikoa adierazten duten kanpoko zeinurik ez izatea.

Juridikoak

  • Prozedura judiziala hasita edo hasteko moduan egotea.
  • Derrigorrezkoa da profesional batek (abokatu edota prokuradore batek) parte hartzea.
  • Hasteko dagoen prozedura judizialean familia-interes kontrajarriak badaude (ezkontide batek bestearen aurka jarritako demanda, seme edo alaba batek aita edo amaren aurka jarritakoa eta abar) prozedura judiziala hasi nahi duenaren baliabide ekonomiko indibidualak bakarrik hartuko dira kontuan.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskatzaileren NAN edo nortasuna egiaztatzen duen agiria.
  • Ordezkaritza kasutan: Ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
  • Ezintasunen bat izanez gero, pertsona horren izenean eskaera aurkeztu duen pertsonak esleitua duen legezko ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.
  • Azken ekitaldiko Errenta Aitorpenaren likidazioaren Foru Ogasunaren edo Zerga-Agentziaren ziurtagiria, edo aitortu behar ez duenaren Foru Ogasunaren ziurtagiria.
  • Ondasunen ziurtagiria Foru Ogasunak edo Zerga Agentziak luzatuta.
  • Ibilgailuen jabetzari buruz, ibilgailuaren zirkulazio baimenaren fotokopia edo Trafiko Zuzendaritzaren ziurtagiria.
  • Inoren konturako langilea izanik, jasotzen den soldataren enpresaren ziurtagiria (azken hiru nominak) eta soldata jasotzen ez bada, horixe adierazten duen enpresaren agiria edo kopuru horiek erreklamatzeko egindako eskaera.
  • Lanik ez badu, enplegu eskaeraren Servicio de Empleo Estatal erakundearen ziurtagiria zehaztuz, hala nola jasotzen dituen diru laguntzak, zenbatekoak eta epeak eta jasotzen ez denarena hala balitz.
  • Pentsioaren, subsidioaren edo diru laguntzaren bat jasoz gero (Gizarte Segurantza Institutu Nazionalaren, Gizarte Ongizatearen, Caritasen, etab) emakidaren, zenbatekoaren eta iraupenaren ziurtagiria.
  • Janari-pentsioren baten hartzekoduna edo zorduna izanez gero, eskubide edo betebehar hori berresten duen ebazpen judiziala.
  • 1/1996 legearen onuren aitorpenerako interesgarritzat jo daitezkeen karga edo betekizun familiarrak izanez gero, honakoak aurkeztu beharko dira:
    • Familia-unitatearen bizikidetza ziurtagiria eta familia liburua.
    • Izatezko familiari dagokionez, baldin eta ezkontzaz kanpoko elkarbizitzako elkarketen erregistroan inskribatuta egonez gero, ziurtagiria.
    • Banaketa edo dibortziozko egoerari dagokionez, egoera hori legalki aitortzen duen epaia eta prozeduratan hartutako azken erabakiak.
    • Etxebizitzaren jabea izanez gero, jabetza titulua.
    • Alokairuko etxebizitzan biziz gero, etxebizitzaren alokairu kontratua eta ordaindu izanaren agiria.
    • Dagokionean, erabiltzen denaren jabearen ziurtagiria.
    • Jabetzako beste ondasunei dagokionez (ondasun higiezinak, motorrak, txalupak, bitxiak, etab) jabetza titulua.
    • Titulu baloreei dagokionez, bere jabetza agiria eta eskaera egiten den eguneko balorazioa.
    • Etxebizitza duen udaleko kanpo-zeinuen ziurtagiria.
    • 28. artikuluan jasotako abokatuaren eta prokuradorearen izendapenari uko egitea.
    • 27. artikulua jarraituz, norberak aukeratutako profesionalak, abokatuak ala prokuradoreak, norberarengandik ordainsariak kobratzeari uko egitea.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Astelehenetik ostiralera
    Udaletxean, Gizarte Ongizate Sailean
    Herriko plaza z.g. 20720 AZKOITIA
    09:00-14:00
    943857174

              Hitzordua:
            • Hitzordua eskatu 943 857174 telefono zenbakian.
              AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 15 egun
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: hilabete 1
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aldekoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Dokumentazioa egiaztatzea, eskaneatzea eta eskaera balioestea.
            • Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailera bidaltzea.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Orientabide Juridikoko Zerbitzuek. Ondoren Doako laguntza Juridikorako batzordeak berretsi edo atzera bota behar du eta ebazpen horrek amaiera ematen dio.

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Gizarte Ongizatea - Gizarte Zerbitzuak

              OHARRAK

              Informazio guztia

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.