Gizarte Ongizateko Funtseko pentsioa (GOF)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Hileroko prestazio ekonomikoa da eta oinarrizko beharrei aurre egin ahal izateko ematen da. Bi modalitate daude:

  • Adinagatik.
  • Desgaitasunagatik.

Zenbatekoa izango da laguntza?

Gizarte Ongizate Fondoa: 149,86 €ko 14 ordainketa= 2.098,05 € urtean.

NORK ESKA DEZAKE?

Baliabide gutxiko Azkoitiarrek (eskatzailea bakarrik edo bere bizikidetza unitateak urteko diru-sarrerak 2.098,04 € baino gutxiago izatea, alegia) eta Gipuzkoan erroldatuta daudenek.

JUBILAZIOAGATIK

  • 65 urte beteta edukitzea.

DESGAITASUNAGATIK

  • 16 urte baino gehiago eta 65 baino gutxiago izatea.
  • Gutxienez %45eko desgaitasun funtzional edo organikoa izatea eta lanbiderako zailtasunari buruzko baremoan puntuazio jakin batera iristea, ondorengo taulako ehuneko eta puntuen arabera:

Desgaitasuna (gizarte faktorerik gabe) Baremoa

%45etik 50%era 8 puntu

%51etik 55%era 7 puntu

%56tik 60%ra 6 puntu

%61etik 65%era 5 puntu

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • NAN edo nortasuna egiaztatzeko agiria.
  • Familia liburua.
  • Errolda ziurtagiria.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Astelehenetik ostiralera
    Udaletxean, Gizarte Ongizate Sailean
    Herriko plaza z.g. 20720 AZKOITIA
    09:00-14:00
    943857174

              Hitzordua:
            • Hitzordua eskatu 943 857174 telefono zenbakian.
              AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Dokumentazioa egiaztatzea, eskaneatzea eta eskaera balioztatu.
            • Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidaltzea.
            • Aldundiak ebazpena postaz jakinarazten du.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Gizarte Ongizatea - Gizarte Zerbitzuak

            OHARRAK

            • Baldintza sozio-ekonomikoak aldatuz gero, 30 eguneko gehieneko epean jakinarazi behar da.
            • Oker jasotako diru zenbatekoak itzuli behar dira.
            • Informazio gehigarria

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.