Droga-mendekotasunak tratatzeko diru laguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Droga-mendekotasunak tratatzearen gastuak ordaintzeko diru laguntzak dira, eta udalerrian ez dauden erakudeetan, EAEko tratamendu-zentro publiko nahiz itunpeko, errehabilitazio-tratamendua hasten duten azkoitiarren eta haien senideei joan-etorriak finantzatzeko da.

Zenbatekoa izango da laguntza?

Gehieneko diru laguntza: 600 € urtean eskatzaile bakoitzeko.

  • Bizikidetza Unitateak DSBE % 150 > Diru laguntzaren gehienekoaren %50.
  • Bizikidetza Unitateak DSBE % 150 - % 100 Diru laguntzaren gehienekoaren %75.
  • Bizikidetza Unitateak DSBE % 100 < Diru laguntzaren gehienekoaren %100.

Ezarritako baremo ekonomikoa gainditzekotan, eskatzaile orok 300 € urtean izango du, gehienez ere.

NORK ESKA DEZAKE?

Azkoitian gutxienez errehabilitazio-programa hasi baino 6 hilabete lehenago erroldatuta dagoenak, baita pertsona horri lagundu eta jarraipena egiten dionak (senideak, adiskideak edo boluntarioak, ere). Halere, kasu bereziak aztertu eta erabaki daitezke.

Pertsona eskatzaileak Azkoitian erroldatuta egon behar du diru laguntza eskatzerako momentuan, eta tratamendu programan, 2 hilabete hasita egon behar du.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • NAN edo nortasuna egiaztatzeko agiria.
  • Tratamenduan gutxienez bi hilabetez egon izana egiaztatzen duen egiaztagiria, tratamendu-zentroak emana.
  • Bizikidetza unitateko kide guztien urteko diru-sarrerak: IRPF, azken nominak.
  • Administrazioarekiko zerga-betebeharretan egunean dagoela egiaztatzen duten egiaztairiak.
  • Zinpeko aitorpena xede bererako eskatutako edo jasotako bestelako diru laguntzei buruzkoa.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Astelehenetik ostiralera
    Udaletxean, Gizarte Ongizate Sailean
    Herriko plaza z.g. 20720 AZKOITIA
    09:00-14:00
    943857174

              Hitzordua:
            • Hitzordua eskatu 943 857174 telefono zenbakian.
              AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Txosten teknikoa egitea ziurtatuz diru laguntza publikoak arautzen dituen legeak eta udalerriko oinarriak ezarritako baldintzak betetzen direla.
            • Dagokion arduradun politikoak onartzea ebazpen bitartez.
            • Interesdunari eta arlo ekonomikoari jakinaraztea.
            • Kontu-hartzaileak arduradunaren txostena espedientean dagoela eta diru laguntzaren onarpena organo eskudunak eman duela ziurtatzea.
            • Ordainketa gauzatzea.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Eskumena duen organoak

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Gizarte Ongizatea - Gizarte Zerbitzuak

            OHARRAK

            • Onuradunen eginbeharra da diru laguntzan aldaketa eragin dezakeen edozein aldaketaren berri ematea udalari gehienez 30 eguneko epean.
            • Garraio gastutzat joko dira garraio publikoan nahiz norberaren autoan Azkoititik tratamen-zentrora egindako joan-etorrien gastuak. Garraio publikoari dagokion kostua kontuan hartuta.
            • Diru laguntza jaso baino lehen tratamendu-zentroak emandako asistentzia-egiaztagiria aurkeztu behar du, non zehaztu behar den zenbatetan joan den, bakarrik ala lagunduta joan den, eta garraio publikoaren edo pribatuaren fakturak.
            • Bateragarriak dira beste edozein diru laguntzarekin, baina kasu batean ere ezingo da gainditu joan-etorrien gastu guztien kostua. Ulertuko da gaindituko dutela garraio publikoari dagokion zenbatekoa gainditzen badu.

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.