Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa (LPPE)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Laguntza ekonomiko da mendekotasuna duten pertsonen autonomia sustatzeko laguntzaile pertsonalen gastuak ordaintzeko.

Diru laguntzaren gehieneko zenbatekoa:

  • I. Gradua: 300 €/hilean
  • II. Gradua: 464 €/hilean
  • III. Gradua: 834 €/hilean

NORK ESKA DEZAKE?

I, II eta III graduko mendekotasun egoeran daudenek eta laguntzaile pertsonala kontratatuta duten pertsonek.

Prestazio horren egokitasuna baieztatuta egon behar du mendekotasuna daukan pertsona bizi den udalerriko Gizarte Ongizate sailak egindako txostenaren bitartez, eta laguntzaile pertsonalak honakoak bete beharko ditu:

  • 18 urtetik gorakoa izatea eta hartzailearen senitartekoa ez izatea.
  • Gizarte Segurantzaren afiliazio, alta eta kotizazioa ziurtatzea.
  • Enpresa baten bitartez edota zuzenean hartzailearekin edo bere ordezkariarekin zerbitzua emateko kontratua izatea.
  • Langileak zerbitzu profesionala eskaintzeko prestakuntza edukitzea.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Laguntzaile pertsonalaren NAN edo AIZ indarrean.
  • Mendekotasun egoeran dagoen pertsonak laguntzaile pertsonalarekin edo zerbitzua eskaintzen duen enpresarekin sinatutako kontratua.
  • Zerbitzua pertsona batek ematen badu, Gizarte Segurantzan alta eman izanaren ziurtagiria.
  • Zerbitzua enpresa batek ematen badu, faktura edo ordainketaren ziurtagiria.
  • Prestazioa murriztuko duen izaera berdintsuko beste laguntza jasotzen bada: egiaztagiria.
  • Judizialki ezgaituen kasuan: tutorearen izendapena egiaztatzen duen dokumentua.
  • Eskatzailearen kontu korronte zenbakia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Astelehenetik ostiralera
    Udaletxean, Gizarte Ongizate Sailean
    Herriko plaza z.g. 20720 AZKOITIA
    09:00-14:00
    943857174

              Hitzordua:
            • Hitzordua eskatu 943 857174 telefono zenbakian.
              AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Dokumentazioa egiaztatzea, eskaneatzea eta eskaera balioztatu.
            • Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidaltzea.
            • Aldundiak ebazpena postaz jakinarazten du.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Gizarte Ongizatea - Gizarte Zerbitzuak

            OHARRAK

            • Baldintza sozio-ekonomikoak aldatuz gero, 30 eguneko gehieneko epean jakinarazi behar da.
            • Oker jasotako diru zenbatekoak itzuli behar dira.
            • Urtearen lehen hiruhilekoan, aurreko urtean izandako benetako gastuak frogatu behar dira eta gastu horiek ezingo dira jasotako prestazioa baino txikiagoak izan.
            • Informazio gehigarria

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.