Kotizatu gabeko pentsioaren etxebizitzako osagarria

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Kotizatu gabekoen pentsioa osatzeko laguntza ekonomikoa da, ohiko etxebizitzaren errenta ordaintzen laguntzeko.

Zenbatekoa da laguntza?

525 € urtean, ordainketa bakarrean.

NORK ESKA DEZAKE?

Honako baldintzak betetzen dituztenek:

  • Kotizatu gabekoen pentsioa jasotzea.
  • Jabetzan etxebizitzarik ez edukitzea.
  • Errenta kontratua edukitzea, gutxienez urte baterako.
  • Ohiko bizilekua errentako etxebizitza izatea eta etxebizitza horretan 6 hilabetez bizitzea eskaera egin aurretik.
  • Errentan hartutako etxebizitzaren jabea ez izatea maizterraren ahaide hirugarren mailara arte eta ezkontidea edo ezkontzaren antzeko maitasunezko harreman bateko bikotekidea ere ez.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskaera orria behar bezala beteta eta eskatzaileak sinatuta.
  • Errenta kontratuaren fotokopia.
  • Azken sei hilabetetako ordainketen justifikazioa.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Astelehenetik ostiralera
    Udaletxean, Gizarte Ongizate Sailean
    Herriko plaza z.g. 20720 AZKOITIA
    09:00-14:00
    943857174

              Hitzordua:
            • Hitzordua eskatu 943 857174 telefono zenbakian.
              AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Dokumentazioa egiaztatzea, eskaneatzea eta eskaera balioztatu.
            • Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidaltzea.
            • Aldundiak ebazpena postaz jakinarazten du.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Gizarte Ongizatea - Gizarte Zerbitzuak

            OHARRAK

            Informazio gehigarria

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.