Izatezko zaintzan hartzeko laguntza

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Izatezko zaintzan dauden adingabeak dituzten familiei ematen zaien diru laguntza da.

Gizarte-arriskuan dauden hainbat haur lehen mailako ahaidetasunik ez duten senideek hartuak izaten dira, arrisku hori babesgabetasun-egoera bihur ez dadin. Harreraren irudia formalizatu gabe, familia zabalean arreta ematea “familian izatezko zaintza” bezala ezagutzen da.

Prebentzio izaera duen laguntza da, eta helburua gizarteratzeko laguntza ematea da, haurraren sare naturalari laguntzea, ingurune normalizatua ematea eta zentroetan sartzea saihestea.

Zenbatekoa izango da laguntza?

2015ko laguntza hileko 174 € da, eta ezin zen hileko 696,00 € gainditu familia zaintzaile bakoitzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

Izatezko zaintzan dauden adingabeak dituzten familiek.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskaera orria, familia zabalaren ordezkari batek aurkeztua (Gipuzkoako Foru Aldundiaren inprimakia).
  • Eskatzailearen NAN edo nortasuna egiaztatzen duen agiriaren fotokopia.
  • Eskatzailearen Familia liburuaren fotokopia.
  • Enplegu eskariaren ziurtagiria.
  • Azken errenta adierazpenaren edo diru-sarreren ziurtagiriaren fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Astelehenetik ostiralera
    Udaletxean, Gizarte Ongizate Sailean
    Herriko plaza z.g. 20720 AZKOITIA
    09:00-14:00
    943857174

              Hitzordua:
            • Hitzordua eskatu 943 857174 telefono zenbakian.
              AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: zehaztu gabe
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: zehaztu gabe
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Dokumentazioa egiaztatzea, eskaneatzea eta eskaera balioztatu.
            • Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidaltzea.
            • Aldundiak ebazpena postaz jakinarazten du.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Gizarte Ongizatea - Gizarte Zerbitzuak

            OHARRAK

            Informazio gehigarria

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.