Indarkeria matxistari aurre egiten laguntzeko laguntza osagarria

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Laguntza osagarria da biktimaren eta bere bizikidetza uinitatearen oinarrizko beharrak betetzeko.

Zenbatekoa izango da laguntza?

Egoera bakoitzaren azterketa sozioekonomikoaren arabera zehaztuko da.

NORK ESKA DEZAKE?

Azkoitian erroldatuta eta indarkeria matxista sufritu duen pertsonak. Horrez gain, udaleko gizarte laguntzailearekin adosturik gizarte esku-hartze integrala parte hartu beharko du, non prestazioaren tramitazioa beste jarduera bat izango den ezarritako gizarteratze prozesuan. Horretarako, gizarte laguntzaileak aipatutako egoera babestuko du gizarte zerbitzuetako txostenaren bitartez.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • NAN edo nortasuna egiaztatzen duen agiria edo bere kopiak.
  • Eskatzailearen egoera edota familia egoera egiaztatzeko dokumentuak, eta bizikidetza-unitate independentearen egiaztagiria: NAN, familia liburua, izatezko bikoteen erregistroa, banantzeari edo dibortziatzeari buruzko epaia…
  • Bizileku edota ostatu egoera egiaztatzeko dokumentuak: alokairu-kontratua, ostatatzea, berralokatzea, bizilekua egoitza batean duela egiaztatzen duen agiria, jabetzaren eskriturak…
  • Egoera ekonomikoa egiaztatzeko dokumentuak (diru sarrerak eta ondarea): nominak, PFEZren aitorpena, pentsioen egiaztagiria, erakundeen diru-laguntzen egiaztagiria, bankuetako saldo eta mugimenduak, ondasunen egiaztagiria…
  • Diru laguntza eskaerarekin harremana duten dokumentuak: alokairuko ordainagiriak, hipotekaren ordainagiriak, argiaren gastuak, gasa, ura, zaborra, eskaeraren helburu den larrialdiaren aurrekontuak…
  • Edo, baldintzak betetzen direla ziurtatzeko administrazioak egokitzat jotzen dituen dokumentuak.
  • Eskatzaileak egokitzat jotzen dituen beste dokumentu batzuk, eskaera arrazoitze aldera.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Astelehenetik ostiralera
    Udaletxean, Gizarte Ongizate Sailean
    Herriko plaza z.g. 20720 AZKOITIA
    09:00-14:00
    943857174

              Hitzordua:
            • Hitzordua eskatu 943 857174 telefono zenbakian.
              AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: hilabete 1
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Txosten teknikoa egitea ziurtatuz diru laguntza publikoak arautzen dituen legeak eta udalerriko oinarriak ezarritako baldintzak betetzen direla.
            • Dagokion arduradun politikoak onartzea ebazpen bitartez.
            • Interesdunari eta arlo ekonomikoari jakinaraztea.
            • Kontu-hartzaileak arduradunaren txostena espedientean dagoela eta diru laguntzaren onarpena organo eskudunak eman duela ziurtatzea.
            • Ordainketa gauzatzea.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Eskumena duen organoak

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Gizarte Ongizatea - Gizarte Zerbitzuak

            OHARRAK

            Diru-laguntza hauen helburua kontuan hartuta, kasu guztietan Gizarte Ongizate Saileko teknikariaren aldeko txostena beharrezkoa izango da.

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.