EBkoak ez diren eta egoitza iraunkorrerako baimenik ez duten atzerritarren inskripzio berritzea erroldan

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Europar Batasunekoak ez diren eta bizileku-baimen iraunkorrik (“Iraupen luzekoa” izenekoa 2011. urtetik aurrera) ez duten atzerriko herritarren errolda-inskripzioak bi urtez behin berritzea.

NORK ESKA DEZAKE?

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Ordezkaritza kasutan: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopia.
  • Espainiako agintaritzak emandako bizileku-txartela (indarrean) edo bere nazionalitateko herrialdeko pasaportea (indarrean; iraungirik badago, pasaportea berritzeko frogagiria ere bai). Gehienbat AIZrekin berrituko da. (Beste herrialdeetako bizileku-txartela ez da baliozkoa izango).
  • Adingabeen kasuan: berritzeko eskaera adingabearen gurasoak edo legezko ordezkariak sinatu beharko du, eta bere nortasun agiriaren fotokopia ere erantsi beharko du.
  • Bizileku-baimen iraunkorra ("Iraupen luzekoa” izenekoa 2011. urtetik aurrera) edo Espainiako nortasun agiri nazionala izanez gero, agiri horiek ere aurkeztu beharko dira eskatzailea bajen zerrendatik kanpo uzteko.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: berehala
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskatzailearen datuak jaso eta egiaztatzea.
            • Datuak biztanleen erroldaren aplikazioan sartzea.
            • Artxibatzea

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Herritarren Arreta Zerbitzua - Herritarren Arreta Zerbitzua

              OHARRAK

              Bi urtez behin berritu beharko da Europar Batasunekoak ez diren atzerritarren Udal Erroldako inskripzioa, bizileku-baimena iraunkorrik ez badute ("Iraupen luzekoa" izenekoa 2011.urtetik aurrera). Inskripzioa aipaturiko epe horretan berritzen ez bada, iraungitzat joko da eta Biztanleen Erroldan baja emateko arrazoia izango da.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.