Kaleak mozteko baimena

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Trafikoari lotuta errepidea moztea, egin behar diren lanengatik, ekitaldiagatik, etab.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisikok edo juridikok, edota ordezkariak dagokion baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskatzailearen identitatea egiaztatzen duen dokumentua: NAN, AIZ, pasaportea edo bizileku baimena.
  • Ordezkaritza kasutan: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
  • Kokapen-planoa, kartografia ofizialaren gainean egindakoa; horrek instalazioak okupatuko duen azaleraz eta jarriko diren elementuen banaketari buruz aski xehetasun agertuko du.
  • Eska daitezkeen baldintzak:
    • Aurretiaz obra lizentzia lortu izana.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            001 - Kaleak ixteagatik ordaindu beharreko tasa
            Errei bat ixtea, egun erdiz (goizez edo arratsaldez)50,85
            Bi errei ixtea, egun erdiz (goizez edo arratsaldez)101,69

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 7 egun
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskaerari sarrera ematea.
            • Aurkeztutako dokumentazioa egiaztatzea.
            • Udaltzaingoak txostena edo ebazpen proposamena egitea.
            • Eskumena duen organoak ebazpena ematea.
            • Ekonomia arlora bidaltzea likidazioa egin dadin.
            • Ebazpena interesdunari jakinarazi.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Eskumena duen organoak

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Udaltzaingoa - Udaltzaingoa

              OHARRAK

              • Kale mozketak sortuko dituen trafiko aldaketen seinalizazio osoa eskatzaileari dagokio.
              • Beharrezkoa ikusiz gero eskatzaileak langileak jarri beharko ditu sortuko diren aldaketak kudeatzeko.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.