Bide publikoa okupatzeko baimenak: mahaiak eta aulkiak, jaietako postuak, obretako edukiontziak, etab.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lizentzia eskuratzea bide publikoan materialez edo elementuz okupatzea.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Mahaia eta aulkien kasuan, lizentzi aktibitatea dutenak.
  • Obretako lizentzia eskatu duenak edota izendatutako ordezkariak ( administrariak, obra zuzendariak, langileak, etab).
  • Jaietako postuen eskaera aktibitatea egiteko beharrezko diren baimen guztiak dituenak.
  • Orokorrean, interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edota legezko ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Identitatea egiaztatzen duen dokumentua: NAN, AIZ, Pasaportea edo bizileku baimena.
  • Ordezkaritza kasutan: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
  • Kokapen-planoa, kartografia ofizialaren gainean egindakoa; horrek instalazioak okupatuko duen azaleraz eta jarriko diren elementuen banaketari buruz aski xehetasun agertuko du. Halaber, beste alderdi hauek irudikatu behar dira planoan: fatxadaren luzera eta espazio libreak, hiri-elementuak (trafiko-seinaleak, zuhaitzak, aulkiak, zutabeak, hiri-altzariak...), eta udal zerbitzuetan sor daitezkeen gorabeherak (ura, saneamendua, gasa...).
  • Aldamio, edukiontzi, karga-jasogailu, plataforma jasotzaile, garabi eta siloen kasuan, teknikari gaituak sinatu eta onartutako proiektua.
  • Exijitu daitezkeen baldintzak:
    • aurrez obra lizentzia lortu izana.
    • aurreko ekitalditako mahaien eta aulkien udal tasak ordainduak izatea.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            001 - Mahai, mahaitxo, aulki, zoladura, loreontzi, itzalkin edo antzeko instalazioengatik.
            Mahai bakoitzeko kuota urtean85,02 €
            Udako kuota maiatzaren 1etik urriaren 3156,68 €
            Taberna kanpoan kupela bakoitzeko edo antzekoak ezartzeagatik urteko kuota.21,25 €
            001 - Ferietan eta ospakizunetan saltzaile ibiltariek postuekin lurzorua okupatzeagatik
            Postuak eta Salmenta kaseta ibiltariak mē-ko eta eguneko izango da6,05 €
            001 - Saltzaile ibiltariek zerbitzuak jartzeagatik azoketan, azoka txikietan eta abarretan.
            Metro karratuko edo okupazio-zatiko eta eguneko.1,05 €
            001 - Bide publikoa okupatzeagatik obra-hondakinetarako kontainerrekin, aldamioekin edo aldi baterako zirkulazioa oztopa dezaketen bestelako instalazio edo elementuekin
            mē-ko eta okupazio-eguneko0,65 €
            Kontainer bakoitzeko egunean3,91 €
            001 - Kaleak ixteagatik ordaindu beharreko tasa
            Errei bat ixtea, egun erdiz (goizez edo arratsaldez)50,85 €
            Bi errei ixtea, egun erdiz (goizez edo arratsaldez)101,69 €

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: hilabete 1
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskaerari sarrera ematea.
            • Aurkeztutako dokumentazioa egiaztatzea.
            • Udaltzaingoak txostena edo ebazpen proposamena egitea.
            • Eskumena duen organoak ebazpena ematea.
            • Ekonomia arlora bidali likidazioa egiteko.
            • Ebazpena interesdunari jakinaraztea.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Eskumena duen organoak

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Udaltzaingoa - Udaltzaingoa

              OHARRAK

              • Arau orokor gisa, oinezkoak bertatik pasatzeko gutxienez 2 metroko zabalerak libre geratu behar du, oztoporik gabe.
              • Mahaiak eta aulkiak jartzeko udal ordenantzak ezartzen dituen neurriak, ordutegiak eta garbitasunak bete beharko dira.
              • Eskatzaileari dagokio itxiera eta seinaleztapen osagarriaren ardura.


              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.