Manifestazio eta bilera jakinarazpena

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Erakunde antolatzaileak bide publikoan egingo duen manifestazioaren, bileraren, giza katearen, kontzentrazioaren jakinarazpena.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdunak edo legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskaera orria.
  • Eskatzailearen identitatea egiaztatzen duen dokumentuaren fotokopia: NAN.

NON ESKATZEN DA?

              ZENBAT KOSTATZEN DA?

              Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

              PROZEDURAREN EPEA

              • Aurreikusitako epea: egun 1

              ARAUDI APLIKAGARRIA

              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              Harrera bulegoan sarrera egin ondoren:

              • Eskaera orria eta NAN dokumentuaren kopia bana FAX bidez bidaltzea Urola Kostako Ertzainetxera (943083781)
              • Egindako jakinarazpen agiria udaltzaingo bulegoan gordetzea.
              • Manifestazio edo bilera momentuan, beharrezko neurriak eta laguntza ematea udaltzaingoak.

                NORK ONARTU BEHAR DU?

                Ertzaintza edo/eta udaltzainak neurriak ezartzen dituzte.

                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                Udaltzaingoa - Udaltzaingoa

                OHARRAK

                DATU PERTSONALEN BABESA

                Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.