Taxi lizentzia eskualdatzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lizentziaren eskualdaketa bidaiarien hiri garraioa taxian egiteko.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdun diren pertsona fisikoek edo haien ordezkariek, betiere betetzen badituzte Turismo-ibilgailuetako bidaiarien herri barruko eta herri arteko garraio publikoaren Legearen Araudia onartzen duen urriaren 15eko 243/2002 Dekretuaren 6. artikuluan ezarritako betekizunak.

Lizentziak honako kasu hauetan bakarrik eskualda daitezke:

a) Titularra hiltzean, ezkontide alargunaren edo oinordeko legitimoen alde. Hamabi hilabeteko epean hildako titularraren herentzian interesdun direnek herentziaren adjudikazioari ekin beharko diote, eta hori agiri bidez egiaztatu Udalean.

Izatezko bikoteek senar-emazteek bezalako tratamendua izango dute, betiere harremana egiaztatzen badute Autonomi Erkidegoko dagokion erregistroak egindako ziurtagiriz edo Udalen batek ziurtatuz gero.

b) Titularra jubilatu delako.

c) Ezkontide alargunak, edo a) paragrafoan aipatzen diren oinordekoek ezin dutenean lizentzia jarduera bakar eta esklusibo gisa ustiatu, lehentasunezko eskubidea izango du nahitaezko edozein oinordekok zirkulazio-baimena izanda.

d) Lanerako desgaitasun edo ezintasun iraunkorragatik.

e) Lizentziaren titulartasunak hamar urtetik gorako antzinatasuna duenean, eskualdaketa egin ahal izango da, eta ezingo da lizentzia berririk lortu udalerri barruan hamar urteko epean Ordenantza honetan ezarritako edozein eratan.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Ordezkaritza kasutan: ordezkapen idatzia, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

Eskarian adierazi egin beharko da lizentziaren titular berria zein den.

Eskariari honako agiri hauek erantsi behar zaizkio:

  1. Lizentziari atxikitako ibilgailuaren zirkulazio baimena, zeinekin egingo den zerbitzua. Lizentzia eskatzen den garaian ibilgailuak ezingo du bi urte baino gehiago izan, lehen matrikulaziotik kontatzen hasita, zeinahi herrialdetan egina delarik ere matrikulazioa.
  2. Ibilgailuaren azterketa teknikoaren txartela.
  3. BTP klase edo goragoko gidabaimena.
  4. Eskualdaketa Udalak baimendu behar du, hartarako eskaria jaso ondoren.

Titular berriak agiri hauek aurkeztu behar ditu hamabost eguneko gehieneko epean, lizentziaren eskualdaketa baimentzen duen udal ebazpenaren jakinarazpenetik kontatzen hasita:

  1. Jarduera hasi izanaren zentsu-aitorpena, pertsona fisikoen errentari buruzko zergaren eta balio erantsiari buruzko zergaren eraginetarako.
  2. Alta aitorpena Gizarte Segurantzaren langile autonomoen araubide berezian.
  3. Erantzukizun zibileko aseguruaren poliza, motordun ibilgailuen erabilera eta zirkulaziotik datorrena eta derrigor eduki behar dena, eta erantzukizun zibileko poliza hirugarrengoei egindako kalte-galerak estaltzeko balioko duena.
  4. Lanbidea normal burutzea eragozten duen oztopo fisiko edo psikikorik ez izatearen egiaztagiria.
  5. Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako hiriarteko garraiorako baimena.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            01 - Taxi-baimenak eskuratzeko tasa
            Udalak baimena ematea1.348,26
            Baimena eskualdatzea1.887,55

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Udal Idazkaritza: baldintzak betetzen direla egiaztatzea.
            • Alkatetzaren ebazpena ematea eta dokumentazioa errekeritzea.
            • Eskatzaileari ebazpena jakinaraztea.
            • Ekonomia arlora ebazpenaren jakinarazpena bidaltzea.
            • Kontuhartzailetzak tasa likidatzea.
            • Interesatuak dokumentazioa aurkeztu eta tasa ordaintzea.
            • Artxibatzea.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Eskumena duen organoak

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Idazkaritza - Idazkaritza

              OHARRAK

              Auto-taxiaren lizentziaren titularrak, gehienez hamabost eguneko epean, eskualdaketa onartzen duen udal jakinarazpena jasotzen denetik kontatzen hasita, "Aurkeztu beharreko dokumentazioa"-n zehaztutako agiriak ekarri behar ditu.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.