Gobernuz kanpoko erakunde edo instituzioei diru laguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Diru laguntzak dira gobernuz kanpoko erakundeei garapen bidean dauden herrialdeetako bizilagunen baldintza sozial, ekonomiko eta kulturalak hobetzeko helburua duten programak/proiektuak garatzeko. Aipatutako herrialdeetako errealitatearekiko eta egoera hori sortzen duten arrazoiekiko Azkoitiko herritarren interesa sortzera zuzendutako sentsibilizazio ekintzak egitea ere bai.

Zenbatekoa izango da laguntza?

Lehiaketa bidez banatuko dira eta urtero plenoak onartuko duen aurrekontuaren arabera zehaztuko da kopurua.

2018an 60.000 €

NORK ESKA DEZAKE?

Legez eratuta, EAEn ala Nafarroan inskribatuak eta irabazi asmorik gabekoak diren Gobernuz Kanpoko Erakundeek, eta egoitza soziala, ordezkaritza ala administrazio egitura iraunkorra Azkoitian edo Urolan dutenek.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Elkarteen erregistroan irabazi asmorik gabeko erakunde gisa sartua dagoenaren ziurtagiria.
  • Elkartearen legezko ordezkariaren ahalmen notarialaren kopia edo eskaera sinatzen duenak erakundearen barruan duen kargua ziurtatzeko Elkarteen Erroldak egiten duena.
  • Estatutuen kopia.
  • Aurreko urteko jarduerei buruzko memoria eta balantze ekonomikoa.
  • Aurkeztutako proiekturako beste erakundeei egin zaizkien diru laguntza eskaeren berri eta jadanik eskuratutakoen zinpeko aitorpena.
  • 38/2003 Legearen arabera, diru laguntza jaso ezin izateko kasuetako batean ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena.
  • Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legeak adierazitako diru laguntzak jasotzeko debeku kasuen batean ez dagoela dioen zinpeko aitorpena.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Txosten teknikoa egitea ziurtatuz diru laguntza publikoak arautzen dituen legeak eta udalerriko oinarriak ezarritako baldintzak betetzen direla.
            • Dagokion arduradun politikoak onartzea ebazpen bitartez.
            • Interesdunari eta arlo ekonomikoari jakinaraztea.
            • Kontu-hartzaileak arduradunaren txostena espedientean dagoela eta diru laguntzaren onarpena organo eskudunak eman duela ziurtatzea.
            • Ordainketa gauzatzea.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Eskumena duen organoak

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Gizarte Ongizatea - Gizarte Zerbitzuak

            OHARRAK

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.