Errotuluak, irudi korporatiboa, web guneak, programa informatikoak eta publizitatea euskaraz jartzeko diru laguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Diru laguntzak dira errotuluak, irudi korporatiboa, web guneak, programa informatikoak eta publizitatea euskaraz jartzeko.

Zenbatekoa izango da laguntza?

  • Errotulua:
    • Euskaraz % 50a, gehienezkoa 360 €.
    • Ele bitan, euskara lehenetsita % 20a, gehienezkoa 100 €.
  • Irudi korporatiboa:
    • Euskaraz % 60a, gehienezkoa 360 €.
    • Ele bitan, euskara lehenetsita % 20a, gehienezkoa 120 €.
  • Web gunea:
    • Euskaraz % 60a, gehienezkoa 600 €.
    • Hasierako orria euskaraz, eta gainerakoa euskaraz eta beste hizkuntza batean % 50a, gehienezkoa 500 €.
    • Euskaraz eta gazteleraz % 25a, gehienezkoa 250 €.
  • Programa informatikoa:

    • Euskaraz % 100a, gehienezkoa 600 €.

  • Publizitatea:

    • Euskaraz % 60a, gehienezkoa 600 €.

    • Ele bitan, euskara lehenetsita % 50a, gehienezkoa 500 €.

    • Euskaraz eta gazteleraz % 20a, gehienezkoa 200 €.

Eskatzeko epea jakiteko, araudi aplikagarri eremuko ekitaldiko deialdian sartu.

NORK ESKA DEZAKE?

Legez eratutako erakundeak, taldeak, elkarteak, establezimendua, zerbitzu enpresak eta lantegiak egoitza soziala eta fiskala Azkoitian dutenak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Ordezkaritza kasutan: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
  • Udalaz kanpoko diru laguntzarik jaso den ala ez adieraziko duen agiria (III. ala IV. eranskina).
  • Fakturaren fotokopia ala aurrekontua.
  • Errotuluaren argazkia.
  • Irudi korporatiboan euskaraz jarritako elementuaren alea (barne eta ibilgailuen errotulazioaren argazkia).
  • Web gunean helbidea.
  • Publizitatean:
    • Itzulpenaren ala zuzenketaren ordainketa agiria.
    • Paperean bada, alea.Ikusi-entzunezkoa, berriz, euskarri digitalean kopia.

NON ESKATZEN DA?

              ZENBAT KOSTATZEN DA?

              Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

              PROZEDURAREN EPEA

              • Aurreikusitako epea: eskaerak jasotzeko azken egunaren biharamunetik aurrera, hilabetea. / 2 hilabete.
              • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
              • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

              ARAUDI APLIKAGARRIA

              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              • Txosten teknikoa egitea ziurtatuz diru laguntza publikoak arautzen dituen legeak eta udalerriko oinarriak ezarritako baldintzak betetzen direla.
              • Dagokion arduradun politikoak onartzea ebazpen bitartez.
              • Interesdunari eta arlo ekonomikoari jakinaraztea.
              • Kontu-hartzaileak arduradunaren txostena espedientean dagoela eta diru laguntzaren onarpena organo eskudunak eman duela ziurtatzea.
              • Ordainketa gauzatzea.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Eskumena duen organoak

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Euskara - Euskara

              OHARRAK

              Testuak jardueraren berri emango du eta euskaraz zuzena, jatorra eta egokia izango da.

              Errotulua eta irudi korporatiboan testua ele bietan badago, euskara lehenetsiko da.

              Irudi korporatiboko elementu bakoitzarengatik behin bakarrak jasoko da laguntza eta urtero eskatzaileko gehienezko laguntza 360 € da.

              Web orria hainbat hizkuntzetan dagoenean, euskarazko testuaren portzentajea beste hizkuntzen antzekoa izango da, orria bukatuta egongo da eskaera egiten denean, bertatik ezingo da euskarazko informaziorik kendu eta euskarazko bertsio beti eguneratuta izango da.

              Programa informatikoa euskaraz izango da eta eskatzailea zerbitzua euskaraz emateko gai izango da.

              Publizitatean zabalkunde esparrua Azkoitia izango da eta testuak mezua iragarri behar du.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.