Espazio ireki eta lokal publikoetan ikuskizun publikoak egiteko baimena

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Urtean zehar edo data jakin batzuetan espazio publiko irekietan eta lokal publikoetan noizbehinkako edo ezohiko ikuskizun publikoak egiteko eskaera.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisikok edo juridikok, edota ordezkariak dagokion baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Ordezkaritza kasutan: ordezkaritza agiria, interasdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

Eskaera-orria honako agiri hauekin erresgistratu behar da:

  • Zerga-betebeharretan egunean dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria. OHARRA: ez dago aurkeztu beharrik eskaera-orrian guri baimena ematen digun laukian marra eginez gero.
  • Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria. OHARRA: ez dago aurkeztu beharrik eskari-orrian guri baimena ematen digun laukian marra eginez gero.
  • Ikuskizun publikoa edo jolas jarduera azaltzen duen txostena edo memoria.
  • Hiri ingurunea, ingurumena eta natura zein kultura ondarea babesteko neurriak, bereziki jarduera egingo den ingurukoak edo lokalaren ingurukoak.
  • Erantzukizun zibilerako asegurua ziurtagiria.
  • Erreklamazio orriak eskuragarri jartzeko konpromisoa.
  • Eskatutako bermearen ezarpen egiaztaria.

Oharra: udalak dokumentazio gehiago eska dezake, Ordenantzaren arabera.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: hilabete 1
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: garatu beharreko jarduera etxebizitza eremu batean kokatu behar bada aurkakoa. Ez bada, berriz, aldekoa.

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskaeran akatsak konpontzeko errekerimendua (beharrezkoa bada).
            • Kultura zerbitzuko txostena.
            • Udaltzaingoaren txostena.
            • Buleko teknikoko txostena
            • Txosten juridikoa.
            • Kulturako ebazpen proposamena.
            • Alkatetzaren ebazpena.
            • Jakinarazpena interesunari, udaltzaingoari eta udal zerbitzu teknikoari.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Eskumena duen organoak

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Kultura - Kultura

              OHARRAK

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.