Kultura, gazteria, kirola, festak eta aisialdiko programa eta jardueretarako diru laguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Diru laguntzak dira urtean zehar edo data jakin batzuetan Azkoitiko udalerrian kultura, gazteria, kirola, festak eta aisialdiko jarduerak egiteko.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Azkoitian helbidea duten irabazteko asmorik gabeko elkarteek edo jarduerak burutzen dituzten gizabanakakoek edo taldeek.
  • Azkoitian helbidea ez izan arren, diru laguntzaren objektu den jarduera Azkoitian egiten duten elkarteek.

Oharra: diru laguntza jaso ahal izateko, aurreko urteko diru laguntzak zurituta egon behar du.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Ordezkaritza kasutan: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

Eskaera-orria honako agiri hauekin erregistratu behar da:

  • Eskariaren arduradunaren NAN, baldin eta eskaria norberaren izenean egiten bada, edota osaera zehaztua ez duten taldeen izenean.
  • Gorago adierazitako dokumentuez gain, Azkoitian helbidea ez duten talde edota elkarteek diru-laguntza lehenbiziko aldiz eskatzen dutenean, honako agiriak aurkeztu beharko dituzte:
    • Eusko Jaurlaritzaren elkarteen edo erakundeen erregistroan erroldatua dagoela egiaztatzen duen agiria.
    • Elkartearen edo erakundearen estatutuak.
    • Elkartearen edo erakundearen curriculuma: orain arte egindako jarduerak, helburuak, giza baliabideak eta baliabide materialak, etab.
    • Arduradunaren edo arduradunen NAN.
    • Identifikazio fiskaleko kodearen fotokopia.
  • Jarduera-programa, zehaztuz datak, metodologia, aurreikusitako helburuen deskribapena, zein biztanleria-esparruri zuzendua dagoen, etab...
  • Sarreren (jatorria eta zenbatekoa) eta gastuen (kontzeptua eta zenbatekoa) aurrekontu zehatza.

Diru-laguntza zuritzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Memoria, zer jarduera burutu diren eta zer emaitza lortu diren adierazita.
  • Jarduerak egiaztatzeko agirien dosierra (kartelak, prentsa-oharrak, etab.).
  • Jardueran izandako gastu eta sarreren balantzea.
  • Aurkeztutako balantze ekonomikoa zuritzen duen fakturen eta sarreren zerrenda.

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Txosten teknikoa egitea ziurtatuz diru laguntza publikoak arautzen dituen legeak eta udalerriko oinarriak ezarritako baldintzak betetzen direla.
            • Dagokion arduradun politikoak onartzea ebazpen bitartez.
            • Interesdunari eta arlo ekonomikoari jakinaraztea.
            • Ordainketa gauzatzea.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Kultura eta kirol batzordeko lehendakariak

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Kultura - Kultura

            OHARRAK

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.