Arreta goiztiarra

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Arreta goiztiarra da 0-6 urte bitarteko haurrei, horien familiartekoei eta inguruneari zuzendutako esku-hartzeen multzoa. Diziplinarteko ikuspegi batetik begiratuta (Osasuna, Hezkuntza eta Gizartea), helburutzat dauka erantzutea, ahalik eta lasterrena, eta osotasunean, garapenean nahasmenduak dituzten edo horiek pairatzeko arriskua duten haurren beharrizan iragankor nahiz iraunkorrei.

Balorazio taldea

Oinarrizko eginkizuna du garapean arazoak dituzten edo arazoak izateko arriskua duten haurren beharrizanak baloratzea, eta egindako balorazioari egokitutako esku-hartze plana egitea.

Esku-hartze taldeak

Lan egiten dute balorazio taldearekin koordinatuta eta horrek definitutako esku-hartze planaren arabera.

Arreta goiztiarra, tratamendu indibidualizatuak

Arreta goiztiarran espezializatutako psikologia kabineteek eskaintzen dute. Kabinete horiek tratamendu indibidualizatua ematen diete haurrari eta haren familiari edo tutoreei, baita koordinazioa ere haurra artatzen duten osasun, hezkuntza eta gizarte arloetako profesionalekin. Horietako batzuek badituzte, era berean, psikomotrizitate, pedagogia, logopedia edo fisioterapiako zerbitzu osagarriak.

NORK ESKA DEZAKE?

Arreta goiztiarra da 0-6 urte bitarteko haurren gurasoek, tutoreek eta legezko ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Familia liburua.
  • Oinarrizko osasun txostena. Eredu ofiziala. (eskatzaileak baimena emanez gero, Aldundiak zuzenean eska dezake Osakidetzara).
  • Osasun txartel indibiduala OTI. Osakidetza.
  • Mediku espezialisten txostenak, ospitaleko alta-txostenak edo berariazko probak ere eska daitezke balorazioa egin ahal izateko.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Astelehenetik ostiralera
    Udaletxean, Gizarte Ongizate Sailean
    Herriko plaza z.g. 20720 AZKOITIA
    09:00-14:00
    943857174

              Hitzordua:
            • Hitzordua eskatu 943 857174 telefono zenbakian.
              AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Dokumentazioa egiaztatzea, eskaneatzea eta eskaera baliostea.
            • Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidaltzea.
            • Beharrezkoak diren agiriak eta txostenak badaudela egiaztatu ondoren, baloratu beharreko pertsonari hitzordua emango zaio, Aldundiak Gipuzkoako hainbat udalerritan dituen Desgaitasuna Baloratzeko Zentroetako batera joateko.
            • Aldundiak ebazpena postaz jakinarazten du.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Gizarte Ongizatea - Gizarte Zerbitzuak

              OHARRAK

              Informazioa

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.