Etxez etxeko laguntza zerbitzua (EELZ)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Laguntza eta prebentzio izaerako zerbitzua da Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua, eta mendetasun-egoeran edo mendetasun-arriskuan dagoen azkoitiarrari bere bizilekuan jarraitzen laguntzea, bizilekuan bertan moldatzeko eta ingurune komunitarioan integratzeko aukera emango dion etxeko arretarako eta arreta pertsonalerako laguntza eskaintzea eta, era horretan, isolamendu-egoerak saihestea du xede. Arreta pertsonala jasotzen dutenek edo mendetasun-arriskuan daudenek bakarrik lortu ahal izango dute etxeko arreta. Ondorengo zerbitzuak eskaintzen dira:

  • Etxeko Laguntzako eginkizunak: elikadura, arropa, etxebizitzaren mantenua eta antzekoak.
  • Laguntza pertsonaleko eginkizunak.
  • Laguntza sozio-komunitarioko eginkizunak.
  • Arnasaldi modalitateko jarduerak.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Mendekotasun egoeran edo mendekotasun arriskuan dauden pertsonek.
  • Autonomia pertsonalerako zailtasunak dituzten desgaituak.
  • Adingabeak euren aitak, amak edo tutoreek ezin dutenean zaintza hori modu egokian eman.
  • Honako familia talde edo pertsona hauek: zama gehiegi dutenak; harreman gatazkatsuak dituztenak; gizarte egoera ezegonkorrak dituztenak; edota gaixotasun fisikoen edota psikikoeek eragindako arazoak dituzten familiak edo pertsonak.
  • Aldi baterako gaixotasunak dituzten edo hiltzear dauden pertsonak, eguneroko bizitzako jarduerak egiteko hirugarren pertsona baten laguntza behar dutenean.
  • Gizarte Ongizate Saileko teknikariek zerbitzuaren onuradunak izatea beharrezkoa kontsideratzen duten azkoitiarrak; gizarte txostenaren bitartez egiaztatuko da eta saileko arduradunen oniritzia beharko du.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Onuradunak izango diren familiako kideen NAN.
  • Mendekotasun balorazioaren ebazpena edo, salbuespen gisa, antzeko ziurtagiriak (desgaitasun balorazioa, mediku txostena...).
  • Kontu korrontearen zenbakia.
  • Egoera ekonomikoaren datuak.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Astelehenetik ostiralera
    Udaletxean, Gizarte Ongizate Sailean
    Herriko plaza z.g. 20720 AZKOITIA
    09:00-14:00
    943857174

              Hitzordua:
            • Hitzordua eskatu 943 857174 telefono zenbakian.
              AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Zerbitzuaren kostua Gipuzkoako Foru Aldundiak, Azkoitiko Udalak eta erabiltzaileek partekatzen dute. Azken horiek ordaindu beharreko diru kopurua beren egoera ekonomikoaren araberakoa izango da. Zerbitzuaren orduko gehiengo kostua 14 € da.

            Orduko prezioa honako irizpideei jarraiki zehazten da:

            • Hartzailearen baliabide ekonomikoak, edo, hala badagokio, bizikidetza unitateko gainerako kideen diru-sarrerak. Horien ekarpenaren muga zerbitzuaren kostu erreala izango da.
            • Zerbitzuaren kostua.
            • Erabiltzaileak zerbitzua zenbat erabiliko duen.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: berehala
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Dokumentazioa egiaztatzea, eskaneatzea eta eskaera balioestea.
            • Txosten ekonomikoa (Orduko tasa kalkulatu, aurrez ogasunera eskatutako datuetan oinarrituta).
            • Txosten teknikoa.
            • Dekretua.
            • Eskatzaileari eta kontu-hartzaileari jakinaraztea.
            • Etxez etxeko zerbitzua kudeatzen duen enpresari jakinaraztea.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Gizarte Ongizate Saila

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Gizarte Ongizatea - Gizarte Zerbitzuak

              OHARRAK

              • Zerbitzu honen prestazioak itxaron zerrenda izan dezake.
              • Zerbitzuko erabiltzaileek, botiken erabilera optimizatzeko, Azkoitiko Udalak eta Gipuzkoako Botikarien Elkargoaren artean sinatutako lankidetza hitzarmena erabil dezakete.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.