Egoitza unitate soziosanitarioa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Egoitza unitate sozio sanitarioa berariazko ekipamendua da, zentro gerontologiko batek baino baliabide material eta giza baliabide handiagoak dituena (medikuak, erizainak eta zaintzaileak). Ekipamendu irekia da, non gizarte beharrak nahiz osasun beharrak dituzten pertsonak beste batzuekin bizi diren eta jarduerak partekatzen dituzten. Antolamendua eta bizitzeko era zentro gerontologikoen antzekoa da.

NORK ESKA DEZAKE?

Aldi baterako eta zentro berean arreta sanitarioa eta sozial integratuak behar dituzten azkoitiarrek.

BALDINTZAK:

  • Azkoitian erroldatua egotea.
  • OTI (Osasun Txartel Indibiduala) izatea.
  • Baliabiderako pertsona gaitzat hartua izatea Gizarte Politikako Departamentuak eta Osasun Sailak ezarritako irizpideen arabera.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • NAN edo nortasuna egiaztatzeko agiria.
  • OTI (Osasun Txartel Indibiduala).
  • Gizarte txostena.
  • Mediku txostena.
  • Datu ekonomikoak.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Astelehenetik ostiralera
    Udaletxean, Gizarte Ongizate Sailean
    Herriko plaza z.g. 20720 AZKOITIA
    09:00-14:00
    943857174

              Hitzordua:
            • Hitzordua eskatu 943 857174 telefono zenbakian.
              AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Egonaldiaren gehienezko kostua urtero egokituko dira Gipuzkoako Foru Aldundiko dekretura, 15/2015 Foru Dekertua, ekainaren 2koa, Gipuzkoa Lurralde Historiakoan mendekotasuna dutenentzako arreta zentroen erabiltzaileen ekarpen ekonomikoaren araubidea arautzekoa.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Dokumentazioa egiaztatzea, eskaneatzea eta eskaera balioztatu.
            • Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidaltzea.
            • Aldundiak ebazpena postaz jakinarazten du.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Gizarte Ongizatea - Gizarte Zerbitzuak

            OHARRAK

            • Egoitza sozio-sanitarioetako egonaldiak osasun sistemako edo gizarte sistemako profesionalek sustatu ditzakete, interesatua ados egonez gero (edo legezko ordezkaria edo zaintzailea).
            • Zerbitzuak kopagoa dauka.
            • Informazioa

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.