Familia inguruneko zaintzetarako prestazio ekonomikoa (FIZPE)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Laguntza ekonomiko honek xede du familia inguruneko zaintzaile ez profesionalak mendekotasuna daukan pertsonari ematen dion arretako gastuak estaltzea.

Diru laguntzaren gehieneko zenbatekoa:

Familia inguruneko zaintzetarako zein profesionalak ez diren zaintzaileei laguntzeko prestazio ekonomikoa (FIZPE) > 18 urte:

  • I. Gradua: 154 €/hilean
  • II. Gradua: 338 €/hilean
  • III. Gradua: 424 €/hilean

Familia inguruneko zaintzetarako zein profesionalak ez diren zaintzaileei laguntzeko prestazio ekonomikoa (FIZPE) < 18 urte:

  • I. Gradua: 180 €/hilean
  • II. Gradua: 368 €/hilean
  • III. Gradua: 524 €/hilean

NORK ESKA DEZAKE?

Mendekotasun egoeran dauden (I, II eta III gradua dutenak) eta etxe berean bizi den senide baten zaintzapean dauden pertsonek.

Prestazio horren egokitasuna baieztatuta egon behar du mendekotasuna daukan pertsona bizi den udalerriko Gizarte Ongizate sailak egindako txostenaren bitartez, eta zaintzaileak honakoak bete beharko ditu:

  • 18 urtetik gorakoa eta 85 urtetik berakoa izatea eta mendekotasuna daukan pertsonaren ezkontidea edo izatezko bikotekidea, edo odol, ezkontza edo adopzio bidez senidea izatea hirugarren ahaidetasun graduraino, eta mendeko pertsonarekin bizitzea eta etxe berean erroldatuta egotea. Familia lotura hori ez da eskatuko erlijiosoek beren komunitateko beste kideei zaintzak eskaintzen dizkietenean.
  • Zaintzaileak ezingo dizkio bere zerbitzuak eskaini etxe berean, edo beste batean laguntzaile pertsonal bezala, mendekotasun egoeran bizi diren bi pertsona baino gehiagori.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Zaintzailearen NAN edo nortasuna egiaztatzeko agiria.
  • Prestazioa murriztuko duen izaera berdintsuko beste laguntza jasotzen bada: egiaztagiria.
  • Judizialki ezgaituen kasuan: tutorearen izendapena egiaztatzen duen dokumentua.
  • Atzerritarren kasuan: Estatuko lurraldean legez gutxienez 5 urtez bizitzearen egiaztagiria, horietatik 2 behintzat eskaera aurkeztu aurrekoak izanda.
  • Eskatzailearen kontu korronte zenbakia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Astelehenetik ostiralera
    Udaletxean, Gizarte Ongizate Sailean
    Herriko plaza z.g. 20720 AZKOITIA
    09:00-14:00
    943857174

              Hitzordua:
            • Hitzordua eskatu 943 857174 telefono zenbakian.
              AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Dokumentazioa egiaztatzea, eskaneatzea eta eskaera balioztatu.
            • Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidaltzea.
            • Aldundiak ebazpena postaz jakinarazten du.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Gizarte Ongizatea - Gizarte Zerbitzuak

            OHARRAK

            • Baldintza sozio-ekonomikoak aldatuz gero, 30 eguneko gehieneko epean jakinarazi behar da.
            • Oker jasotako diru zenbatekoak itzuli behar dira.
            • Zaintzaileak 16 orduko prestakuntza eduki behar du.
            • Informazio gehigarria .

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.