Espetxeetan preso dauden senideentzat garraioko diru laguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Euskal Autonomia Erkideko kanpoko presondegietara egiten dituzten bisitak direla-eta, zigorraz preso dauden edo prebentzioz kartzelaturik dauden pertsonen sendiei sortzen zaizkien joan-etorrien gastuak zati batean diru laguntzak dira.

Zenbatekoa izango da laguntza?

NORK ESKA DEZAKE?

Zigorpean nahiz prebentzioan kartzelan daudenen senideek; eskaera egiteko unean Azkoitian erroldatuta daudenek.

Diru laguntzaren onuraduna preso dagoen ala prebentzioz kartzelatuta dagoen azkoitiarraren senitarteko bakarra izango da, ondorengo hurrenkera kontuan hartuko da: ezkontidea ala izatezko bikotea, seme-alabak, gurasoak eta neba-arrebak.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • NAN fotokopia.
  • Familia liburua edo ahaidetasun agiria.
  • Bizikidetza unitateko urteko diru sarrerak: IRPF, azken nominak.
  • Zinpeko aitormena xede bererako eskatutako edo jasotako bestelako diru laguntzei buruzkoa.
  • Administrazioarekiko zerga-betebeharretan egunean dagoela egiztatzen duten egiaztagiriak.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Astelehenetik ostiralera
    Udaletxean, Gizarte Ongizate Sailean
    Herriko plaza z.g. 20720 AZKOITIA
    09:00-14:00
    943857174

              Hitzordua:
            • Hitzordua eskatu 943 857174 telefono zenbakian.
              AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Txosten teknikoa egitea ziurtatuz diru laguntza publikoak arautzen dituen legeak eta udalerriko oinarriak ezarritako baldintzak betetzen direla.
            • Dagokion arduradun politikoak onartzea ebazpen bitartez.
            • Interesdunari eta arlo ekonomikoari jakinaraztea.
            • Kontu-hartzaileak arduradunaren txostena espedientean dagoela eta diru laguntzaren onarpena organo eskudunak eman duela ziurtatzea.
            • Ordainketa gauzatzea.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Eskumena duen organoak

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Gizarte Ongizatea - Gizarte Zerbitzuak

            OHARRAK

            • Onuradunen eginbeharra da diru laguntzan aldaketa eragin dezakeen edozein aldaketaren berri ematea udalari gehienez 30 eguneko epean.
            • Bateragarriak dira beste edozein diru laguntzarekin, baina kasu batean ere ezingo da gainditu joan-etorrien gastu guztien kostua. Ulertuko da gaindituko dutela, oro har, kilometroko eta bisitako 0,24 €ko kopurutik gora.
            • Justifikatzeko aurkeztu behar da espetxeko zuzendariak egindako ziurtagiria hilean egindako bidaiak jasotzen dituena eta zinpeko adierazpena; dena den, bisitak egin direla egiaztatzen duen beste edozein agirik ordezkatu ahalko ditu.

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.