Ezkontza zibila ospatzeko lizentzia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udaletxeko Udal Areto Nagusian eta Intsausti Jauregian ezkontza zibila egitea, ekitaldiaren ahalmen emailea Alkatea bera edo Zinegotzi ordezkaria izango da.

NORK ESKA DEZAKE?

Alkatearen edo Udal Zinegotzi baten aurrean ezkondu nahi duen edonorentzako.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Identitatea egiaztatzen duen dokumentua: NAN, AIZ, Pasaportea edo bizileku baimena.
  • Ordezkaritza kasutan: ordezkaritza agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
  • Bi lekukoen NANren fotokopiak (ezkontza eguna baino 15 egun lehenago gutxienez).

NON ESKATZEN DA?

          Posta arrunta:
        • Azkoitiko Udaletxea. Herritarren Arreta Zerbitzuan
          Herriko plaza z.g 20720 AZKOITIA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            001 - Insausti Jauregia ezkontzak edo hiletak ospatzeko erabiltzeagatik
            Kuota84,14

            • Udal Areto Nagusian: ezkontza ospatzea dohainik da.

            • Insausti Jauregian: ezkontza ospatzeko kuotaz gain, 300€ ordaindu beharko dira berme gisa, aipatutako ondasunetan gerta litekeen edozein kalteri aurre egiteko. Berme hau kalterik egon ezean itzuli egingo da (Ezkontza ondoren Udaletxean eskatu behar da).

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 7 egun

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskaera jasotzea eta eguna edo data egiaztatzea.
            • Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, eskaeraren ziurtagiri gisa.
            • Organo eskudunak ebazpena ematea.
            • Interesdunari jakinaraztea.
            • Ekonomia arlora bidaltzea.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Eskumena duen organoak

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Herritarren Arreta Zerbitzua - Herritarren Arreta Zerbitzua

              OHARRAK

              • Berariaz ohartarazten da ezkontza espedientea Erregistro Zibilean tramitatu behar dela eta ezingo dela ezkontzarik ospatu baldin eta honen tramitazioa bukatu ez bada. Erregistro Zibila Herriko plaza dago (Epaitegia).
              • Ezkontza zibilaren tramitazioak bi hilabete inguru irauten du Erregistro Zibilean (Dagokion herriko Erregistro Zibilean aurkeztu beharreko agiriak, honako helbidean kontsulta daitezke: www.justizia.eus
              • Tramitazioaren iraupen hau kontuan hartu beharko da, ezkontza eguna erabaki baino lehen.

              • Ezkontza zibilak larunbata eta horie jai-egunak izango balira ostiraletan, 12:00 -14:00 eta hilabete bakoitzeko larunbatean 18:00- 20:00.
              • Eskaeran ez bada adierazten nork ezkontzea nahi duten, ulertuko da Alkateak ezkotzea nahi dutela. Dena den, egun horretan Alkateak ezkontza hori ospatzea ezinezkoa balu, Alkate-orde batengan ordezkatu ahalko du bere eskumena.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Azkoitiko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Azkoitiko Udalera zuzenduta.